Aholku teknologikoak

Nerabeak eta sakelako telefonoarekiko mendekotasuna: zer egin?

nerabeak-telefono-mugikorra

Zure seme/alabak sakelako telefonoaren gehiegizko erabilera edo modu desorekatuan egiten badu eta egoera hau denboran luzatuz gero, baliteke sakelako telefonoarekiko mendekotasuna agertzea. Zelan gainditu egoera hau? Zer egin? Artikulu honetan aholku batzuk partekatzen ditugu.

nerabeak-telefono-mugikorra

Egoera ez da kudeatzeko erraza eta familia kideen arteko bizikidetzan eragiten du. Lehenengo eta behin azpimarratu behar dugu gailua erabiltzea debekatzea ez dela konponbidea.

Gurasoek arau eta mugak jarri behar dituzte seme-alabek sakelako gailuekin egiten duten jarduerarekiko. Zeintzuk izan daitezke arauen ezartze honetan aholkuak? Hemen batzuk:

  • Erabilerarako ordutegiak ezarri.
  • Aisialdi denborarako beste jarduera batzuk eskaini.
  • Aisialdirako jarduera horiei buruzko erabakiak hartzeko aukera eman.
  • Betebeharrak ezarri eta gailuak erabiltzeko baldintzatan lehenengo egin beharrekoak bukatzea arautu.
  • Bizikidetza eta familiaren harremanetarako ezkorrak izan daitezkeen jarduerak zehaztu eta arautu: bazkalordutan gailuen erabilpena ekiditeko, elkarrizketetan…
  • Gurasoak eredu izatea ekintza hauetan.

 

Dagoeneko gailuarekiko mendekotasuna sortu denean, hau gainditu ahal izateko umearen konexio ohiturekin apurtu beharra dago.

nerabeak-telefono-mugikorra2

Gailua erabiltzeko ohiturak apurtzeko neurriak

Ordutegi eta ohitura berriak ezarri

Eguneroko ohituretan arau berriak ezarri. Adibidez, bere jarrera eskolatik heldu eta bezain pronto gailua hartzea balitz, arau berriaren arabera lehenengo beste jarduera bat egitea proposatuko zaio: etxeko lanak egitea, gela batzea…

Kanpoko baliabideak erabili gailuaren erabilera denbora eteteko

Iratzargailu edo edozein beste gailuko alarma bat programatu, gailua erabiltzeko eskaini zaion denbora bukatu dela argi adierazteko.

Helburuak ezarri

Erronka txikiak proposatu, pausuz-pausu erabilera denboraren gaineko kontrola berreskuratzeko. Adibidez, minutu batzuetako tartea eskaini gailua erabiltzeko eta hau bukatuta, jarrera egokia eskertu eta modu positiboan baloetsi.

Aplikazio zehatz batzuen erabilera ekidin.

Mendekotasuna aplikazio zehatz batekin suertatu bada, horren erabilera ekidin.

Oroigarri txartelak sortu

Bere ustez mendekotasunak sortu dizkion arazorik larrienak zerrendatzea eskatu eta txartel batzuetan banan-banan idaztea. Ondoren, konektatuta ez egotearen edo aplikazio zehatz bat ez erabiltzeak ekarri dizkion onuren zerrenda idaztea eta baliabide berdina erabiltzea. Astean zehar zenbaitetan txartel horiek irakurtzea eskatu.

Zerrenda pertsonala idaztea eskatu

Gailua hainbeste erabiltzearen ondorioz egin ez dituen beste gauzen inguruan hausnartu eta zerrendatzea eskatu. Ondoren sailkapen bat egitea: oso garrantzitsuak direnak, garrantzitsuak eta ez direnak batere garrantzitsuak.

Lehenengoak aztertzea, galdu izan dituen aukeraz ohartzeko eta berreskuratu nahi dituen jardueren inguruan pentsarazteko.

Gailuen eta internetaren erabilera egokiaren inguruan hezi

Irtenbidea ez da debekua, baizik eta erabilera egokiaren inguruko heziketa.

Prebentziorako tresna eta baliabideen inguruko informazioa eskaini

Badaude gailuetan gurasoen kontrola ezartzeko baliabideak, edukia mugatzeko iragazkiak eta abar.

Gaiari buruz mintzatu nerabearekin

Gailuen erabileraren inguruan hitz egin, ondasun eta ikuspegi desegokiez, baina balorazio pertsonalik egin gabe.

Gauza bat onartu: gailuarekiko mendekotasuna arlo psikologikoan sentitzen duen ondoezaren ondorio eta agerrarazteko modua da.

Gurasoek ere egoeraren inguruko hausnarketa egin behar dute eta aztertu zergatik nerabeak gailua hartzen duen bere aisialdi eta harremanen gune bezala.

Famila-terapia egin.

Sarritan familiaren bizikidetzak ere txarrera egiten du horrelako egoera bat bizi denean. Azken finean, familiako kide guztiek sufritzen dute egoerarekin eta familia osoa hezi behar da. Nerabeari erruduntasun sentimendua gainditzen lagundu behar zaio eta kideen arteko komunikazioa sendotu eta sustatu behar da.

 

Nerabeak eta familia osoak sufritzen duen arazoa bihurtzen da gailuarekiko mendekotasuna. Eta guztion laguntzaz gainditu behar da.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu