Euskara teknologian eta IKTak euskaraz

Robotikan lehen pausuak eman zituzten gazteek Aste Santuan.

IMG_8850

Aste Santu ondoko astean, apirileko bigarrenean hain zuzen, Euskararen Etxea ez zen itxita egon eta oporretan zeuden ikasleek bertara joateko aukera izan zuten. Edozein momentutan egin daitezkeen Euskararen Interpretazio Zentrorako bisitez gain, programazio ikastaroak burutu ziren.

Bi ikastaro ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten gazteek; bata 3D inprimatzen ikasteko lehenengo pausuak ematekoa; bestea, Arduino erabiliz, elektronika programagarria ardatz izan zuena.

3D inprimatze ikastaroan, 3D Sketch- Up modelatze erremintak eta 3D inprimatzaile batek eskaintzen dituen aukerak ezagutu zituzten nerabeek. Ikasitakoa praktikan jartzeko, Minecrafteko pertsonaiak oinarritzat hartuz, xakearen figura ezberdinak sortu eta inprimatu zituzten ikastoak iraun zituen 3 egunetan zehar. Ez gara horren urruti joan behar teknologia honen erabilera praktikoa ikusteko, izan ere, gure roboten txasisak erreminta honekin daude diseinaturik.

IMG_8850

Eguneroko gauzetarako progamazioa irudimenez

Robot txiki bat sortzen ikasteko aukera ere izan zuten gazteek . Oinarrizko ikastaroa izan zen eta teknologia horrekin dibertituz lehenengo esperientzia bat edukitzea izan zen helburua. Arduino elektronikako prototipoak sortzeko plataforma da. Hardware librea da, eta beraz, bere diseinuaren oinarria eta programazioa libre partekatutako dago edornork berea muntatu edo egokitzeko aukera izan dezan.  Programatzeko software librea ere badauka Arduinok.

Ingurune interaktiboak sortzeko pentsatuta dago, hardware eta software erabil errazak erabiliz. Plaka ezberdinak egon arren, ezagun eta erabiliena UNO izenekoa da. Egunerokoan baliagarrriak izan daitezkeen aplikazioak sortzeko egokia da Arduinoa, adibidez, balkoian ditugun landareak programatuta ureztatzeko edo etxeko gela baten detektagailua edukitzeko mugikorrera konektatuta.

Aste Santuan Euskararen Etxean egon ziren gazteek ere Arduino erabili zuten irudimenez, eta bideo honetan kontatzen dute egindakoa:

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu