Euskara ingurune digitalean

Robotika ikastaroa LH4, LH5 eta LH6kom ikasleentzat

9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako 3 eguneko robotika ikastaroa izango da Euskararen Etxean. Izena emateko epea, abenduaren 5etik 20ra bitartekoa izango da.

 

Scratch izeneko aplikazioarekin bideojolasak programatzen ikasi eta ondoren robotak muntatu eta programatuko dituzte.  Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu, hardwarearekin lan egin, oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu, taldeka, proiektu bat garatu eta proiektuen aurkezpena egin, hauek izango dira ikastaroan jorratuko diren zenbait jarduera.

Helburua: Ikastaroan programazio eta robotikaren mundura gerturatzeko aukera izango dute. Pentsamendu konputazionala landu eta taldeka proiektu bat sortuko dute.

Nori zuzendua: Robotikan interesa izan dezakeenari

Data: Abenduak 26, 27 eta 28: goizez; 9:30 – 13:30

Plaza kopurua: 20

Izen-ematea: Abenduaren 20ra arte hemen

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu