Euskara ingurune digitalean

Python programazio-lengoaiaren eskuliburua osatzen

pythonueu

Python interpretatutako programazio lengoaia bat da, ardatz bezala sintaxi garbi, erraz eta irakurgarri bat duelarik. Paradigma anitzeko lengoaia bat da, objetuetara zuzenduriko programazioa, programazio inperatiboa eta funtzionala.

UPV-EHUk eta UEUk argitaratu dute Iñaki Alegriak, Olatz Perez de Viñasprek eta Kepa Sarasolak “Python programazio-lengoaia aplikazio eta oinarriak” idatzitako liburua.

Autoreen arabera liburu honen helburua ez da Python lengoaiaren aukera guztiak zehaztasun osoz deskribatuko dituen eskuliburu bat egitea, ikasteko material motibatzaile eta gertukoa sortzea baizik. Hori dela-eta, adibideak eta ariketak izango dira liburuaren muina; adibideak aztertzea, probatzea eta programa berriak sortzea, ikasteko metodorik egokiena delako.

Python lengoaia sinple, ulergarri eta ahaltsua da. Lengoaiak bere barruan dakarren funtzionalitatea ez da oso zabala, baina oso erraza da oinarrizko muin hori zabaltzea. Webguneak garatzeko ere egokia da Python eta Django framework-a erabiltzeko, adibidez, derrigorrezkoa da Python jakitea.

Python Software Foundationek administratzen du, kode zabaleko lizentziaduna Python Software Foundation License izenekoa, GNU-ren 2.1.1 lizentzia publiko orokorrarekin bateragarria. Python software libre eta irekia da eta Google, Yahoo, CERN, NASA bezalako enpresa handi askotan erabiltzen da.

Python programazio-lengoaia aplikazio eta oinarriak” nagusiki tutorial bat da, eta bigarren maila batean erreferentziazko liburu bat. Hala eta guztiz ere, adibide kopuru mugatu batekin lengoaia ahaltsu honek eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzea ezinezkoa denez, hainbat kasutan adibidean erabili ez diren beste aukera posible batzuk ere azaltzen dira gero deskribapen osagarri baten bidez, edo taula batean laburtuta.

Horrela kapituluak laburrak izango dira, adibideetatik abiatuta aukera ohikoenak azalduko dira hasierako ataletan, gero ariketa osatuagoak aurkeztu, eta bukaeran ariketa berriak proposatuko dira.

Liburuari etekina ateratzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik algoritmikako oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, liburua ez da egokia hutsetik abiatuta programatzen ikasteko.

Blog honetan liburuko akatsak zuzentzeko, adibideen kodea eskaintzeko, eskuineko panelean ariketa berriak proposatzeko, asteroko hitzorduan “pitoizale” giroan ariketa bat denen artean lantzeko, zalantzak argitzeko edota beste “pitoizale” batzuk ezagutzeko aukera dago.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu