Euskara ingurune digitalean

Pupu eta Lore euskaraz jolasten! aplikazioa aurkeztuko dugu Durangoko Azokan

Durangoko Azokan gaude eta Euskararen Etxea ekarri dugu edizio honetan, kontatu genizuen bezala.

Bihar, abenduak 8, Durangoko Azokako azken egunean, aplikazio bat aurkeztuko dugu. Saguganbaran izango da aurkezpena eta, noski, gonbidatuta zaudete.

Aplikazioaren izenburua Pupu eta Lore euskaraz jolasten! da eta Irrien Lagunak taldearekin lankidetzan garatu izan dugu.

Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da eta horren helburua da haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta.

Pupu eta Lore euskaraz jolasten! aplikazioan Irrien Lagunak familiako bi pertsonaiarik gazteenak dira protagonistak eta oinarrizko fisika legeak eta hiztegitxoa ikasten dute istorio laburtxo batean.

Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako “Gora ala behera” (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du.

Aplikazioa iOS eta Android sistemetarako garatu dugu eta dagoeneko badago deskargagarri Androiderako. Apple Storean laster izango dugu.

Aplikazioa dekargatu nahi baduzu, hemen sakatu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu