Euskararen Etxea

Publiko mota ezberdinetarako hainbat ekintza Euskararen Etxean azaroan zehar

Game Erauntsia Euskararen Etxean

Kaixo lagunok!
Azaroan zehar hainbat jarduera insteresgarri burutuko ditugu Euskararen Etxean, doan eta publiko ezberdinetara zuzenduta.

Azaletatik sustraietara erakusketa ikusi ahal izateko azken asteak eta euskal musikarekin jarraituz, Banden Lehiako finala ere ospatuko dugu.

Bestalde, azaroaren 14an eta larunbataz, euskal bideojokozale euskaldunekin hitzordu interesgarria izango dugu. Game Erauntsia, bideojokozale euskaldunen komunitateko arduradunak bertaratu eta zuzenean jokatu eta interneten emititu, YouTuberra izatearen esperientziaz mintzatuko dira eta Minecrafteko euskarazko zerbitzarian lehen pausuak emateko gakoak azalduko dizkigute.

Nola belztu behar zuria ekitaldia izango dugu azaroaren 26an, Bide Ertzean taldea eta Metrokoadroka kolektiboaren eskutik.

Eta aurten ere Gabonetarako etxeko txikientzat bereziki prestatutako ekintza mordoa prestatu ditugu. Denetarik izango dugu: ipuin kontalariak, magoak, dantza, lantegiak… Jarraitu gure agenda jarduerak ikusteko.

Zuen lagun talde, ikasle, ikaskide, familia eta abarren artean jarduera guzti hauek zabaltzea eskertuko genizueke. Badakizue doan direla!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu