Google Banana Email Tracking luzapenak zure Gmaileko mezu elektronikoen interakzio orokorraren metrika eta estatistiken berri ematen dizu
Posta elektronikoa lan-tresna nabarmenetakoa da eta erabiltzaileek, sarritan, hartzaileak igorritako mezuak irakurri dituztenetz jakin nahi izaten dute. Mezuaren hartzaileak zuk bidalitako mezua ikusi duen jakiteko, Google Chrome eta Gmaileko erabiltzaileek badute luzapen bat haien eskura: Bananatag Email Tracking.
Luzapenak analitikak helarazten dizkizu zure e-mailak nortzuek zabaldu dituzten, non dauden eta zein gailu-motaren bidez zabaldu dituzten jakin dezazun. Tresna hori ezinbestekoa da marketing-ean aritzen direnentzat eta Mailchimpen bidez kanpainak bidaltzen dituztenentzat; izan ere, posta bidaltzeko erabili den e-mailetik zein esteka zabaldu den eta noiz, zein unetan ireki den erakusten du.
Gainera, luzapen honek zure mezu elektronikoen interakzio orokorraren metrika eta estatistiken berri ematen dizu eta, informazio horren bitartez, zure e-mail bidezko marketing-kanpainen kudeaketa hobetu dezakezu. Banana Email Trackingaren bidez egunero posta elektronikoz bidalitako mezu guztien jarraipena egin dezakezu eta datuak denbora errealean bildu ahal izango dituzu. Tresna interesgarria da marketing-kanpaina digitaletan erabiltzeko ere.
Alabaina, momentuz, Googleko zerbitzu honek ez dizu aukerarik eskaintzen zure mezua irakurri denetz jakin dezazun. Bananatag Email Tracking luzapena 200.000 lagun baino gehiagok erabiltzen dute. Luzapen honi erabilera eman ahal izateko, Google Chrome nabigatzailea maneiatu behar da eta funtzio hori sarrera-ontzitik aktibatu behar da. Behin instalatuta, erabiltzaileek edozein mezuren jarraipena egiteko aukera izango dute klik bakar baten bidez.
Gmail-ek akzio ezberdin asko egiteko aukera ematen dizu: oporretarako erantzun automatikoak programatzea, zure postako segurtasun-kopiak egitea, bidalitako mezuak hogeita hamar segundo baino gutxiagotan ezabatzea edo Android-en ezabatutako kontaktuak berreskuratu ahal izatea.
Zure produktibitatea eraginkorragoa izateko aholku baliogarriak izatea espero dugu…