Gaur, Azaroak 4, Portugaleteko Nuestra Señora del Carmen ikastetxeko DBH 3.mailako bi ikasle talde hurbildu zaizkigu Euskararen Etxera. B eredukoak baziren ere, oso euskara maila ona zeukaten eta interes handiarekin burutu izan dute bisita.
Egin ohi dugun bezala, bi taldetan banatu gara eta Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera emateaz gain, bigarren jarduera bat ere prestatu dugu: Komiki Digitalen Tailerra; argumentua egiteko ardatza oraingo honetan, Pribatutasuna sare sozialetan eta Euskara Interneten izan dira.
Gazteekin argazkia atara dugu: