Euskararen Etxea

Portugaleteko Kanpazar Eskola Euskararen Etxean

Kanpazar Eskola_Portugalete_13/03/21

Hilebete honetan, martxoan, Portugaleteko Kanpazar Eskolako hiru ikasle talde desberdin hurbildu zaizkigu Euskararen Interpretazio Zentrora; martxoaren 19, 20 eta 21ean hain zuzen ere. Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilak ziren eta haientzat oso bisita berezia prestatu genuen.

Lehenengo Euskararen Etxeko lehen solairuan Euskararen Bidaia erakusketa ikusi zuten eta oso adi egon ziren azalpenak ematen genituen bitartean. Ondoren, txintxo portatu zirenez, bigarren solairura joan ginen ordenagailuekin aritzera. Hemen, euskalplay Azkue Fundazioak egindako jokoak erakutsi genizkien eta poz-pozik olgatu ziren.

Beherago haien argazkiak ikus ditzakezue:

Kanpazar Eskola_Portugalete_13/03/19

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu