Euskara ingurune digitalean

“Pop Pilulak” fantzinearen bigarren dosia, Booktegi plataforman

Booktegik Pop Pilulak fantzinearen zenbakiak sareratzen jarraitzen du. Oraingoan, argitalpenaren bigarren alea plazaratu du.

Zenbaki honetan ondoko autoreen testuak biltzen dira: Antton Iturbe, William S. Burroughs –Danele Sarriugartek itzulia–, David C. Feck, Fermin Etxegoien, Goizalde Landabaso, Iñigo Bidetxea, Xabier Sagardia, Yurre Ugarte, Juanra Madariaga, Julen Azpitarte, Koldo Almandoz, Mikel Lizarralde, Michiko Kamba…

Booktegiren arabera, “hainbat egile bikainen hausnarketak biltzen dira liburuan, eta albiste on-ona dugu musika eta kultur zaleontzat: datozen hilabeteotan Pop pilula gehiago izango ditugu Booktegin”.

elvis

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu