Dakizuenez, Hamaika telebistarekin batera astero Hamaika.BIT saioa gauzatzen dugu.
Akordio honi esker, astero, teknologia, sare sozialak, aplikazioak eta abarreko mila gai ezberdin jorratzen ditugu.
Bigarren edizioko azken saioetako baten, Pinterest sare sozialari buruz aritu ginen: nola sortu profila, nola zabaldu irudiak…
Horrekin lotuta, Pinteresten hasteko pausu guztiak batu eta antolatzea otu zitzaigun eta manuala bat osatzea: edozeinek manuala hartu eta sare sozial arrakastatsu horretan hasi ahal izateko, lehen urratsak emateko lagungarri izatea zuen helburu.
Manuala hori gure sare sozialetan zabaldu genuen eta erabiltzaileen gustokoa izan zen. Beraz, hemen zabaltzea eta eskuragarri eskaintzea ideia ona iruditu zaigu ere.
Hemen daukazue eskuragarri Pinteresteko manuala euskaraz: