Sare sozialak

Periscopen bidez zabaldutako bideoak betiko gorde ahal izango dituzu

periscope-logoa

Streaming bidez bideoak zabaltzeko Periscope sare soziala erabiltzen duzu? Orain arte baliabide honen bidez sareratutako edukiek 24 ordutako biziraupena zuten. Hemendik aurrera, betiko gorde ahal izango ditugu bideo horiek. Nola egin kontatuko dizugu…

periscope2

Periscope, Twitterrek sortutako streaming edo aldi berean bideo emanaldiak egiteko tresnak berrikuntza nabarmena aurkeztu du.

Sare sozial honek arrakasta itzela lortu izan du hasieratik eta publiko gazteenaren onespena jaso du. Honi aurre egiteko, orain dela gutxi Facebookek Live izeneko baliabidea sortu zuen.

Periscopek zeukan baldintzetako bat edukien biziraupen laburra zen. Bideoa zuzenean emititu, Twitterren zabaltzen zuen horren esteka, jarraitzaileek konektatu ahal izateko, baina behin emanaldia bukatuta, edukia 24 orduz bakarrik zegoen erabiltzaileen eskutara.

Hemen dator berrikuntza: hemendik aurrera erabiltzaileek behin-betiko gorde ahal izango dituzte zabaldutako eduki horiek. Ez da egongo, beraz, biziraupen baldintzarik.

Berrikuntza honek zuzenezko bideo emanaldiak eskaintzen dituzten zerbitzuen artean aurre pausu eta nolabaiteko garaipena da. Horrelako edukiak zabaltzea bogan dagoen ekintza da eta tendentzia, sare sozialetan egiten dugun jardueren artean erabilienetarikoa bilakatzen ari dela. Hau ikusita, internet eta sare sozialen munduan diarduten enpresa erraldoiak lanean dabiltzate arlo honetan ere nabarmentzeko, aipatutako Facebook, adibide.

periscope4

Zelan gorde daitezke bideoak?

Hasteko, noski, aplikazioa Android edo iOS sistema eragilean deskargatu behar duzu.

Lehenengo pausuak orain artekoak dira, berrikuntza hirugarrenean dator:

1. Aplikazioa zabaltzen duzunean, borobila duen ikonoa sakatuz emanaldia egiteko agindua emango diozu (hirugarrena ezkerretik hasita).

2. Agertuko zaizun pantailan “Emanaldi bat hasi” (Inicia una transmisión) aukera sakatu eta horretan baldintza ezberdinak agertuko zaizkizu: kamara gaitzea, mikrofonoa gaitzea eta kokapena gaitzea.
Adi eta gogoratu irudia eta soinua zabaldu nahi badituzu, hauek gaitu behar dituzula!

Eta hemen dator behin-betiko gorde ahal izateko egin behar dena:

3. Emititzen hasiko zarenean, lehenengo eta behin izenburu bat jartzea eskatuko dizu. Izenbururik gabe, ez du emisioa hasiko.

Izenburua idatzi eta ondoren, izenburuan bertan, #Save traola erabili. Kontuz, # ikonoa erabili traola gisa identifikatzeko eta “Save” idatzita, ingelesez.

Eta listo!

Emanaldiak betiko gordeko zaizkizu eta Twitterren bilduta izango dituzu baita ere.

Aukera gehiago martxan

Honek aukera askoz gehiago eskaintzen dizkigu. Izan ere, marka, erakunde eta abarrentzat baliabide boteretsua eta erabilgarria izan daiteke Periscope, baina edukiak behin-betiko ez izateko aukera horren faltan, asko ez gara orain arte erabiltzen animatu.

Beraz, aro berri bati hasiera emango diogu. Gure kasuan, laster izango dituzue berriak!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu