Berrikuntza teknologikoak

Pantaila-bideoak nola egin [iOS eta Android]

Pantaila-argazkiak ohikoagoak dira sakelako telefonoetan ordenagailuetan baino. Loturak bidaltzen ibili beharrean edukia elkarbanatzeko modu azkarragoa da.

 

Are gehiago egun, izan ere,  sare sozialetan kontu asko dira pribatuak eta ezin du edonork eskuratu bertako informazioa. Bada orain, ohiko pantaila-argazkiez gain modan dago hori bideoan egiteko aukera. Hona hemen iOS Eta Androiderako jarraibideak:

Nola egin pantaila-bideoa iOSean

Pantaila-bideoak iPhonarekin egitea errazagoa da gainerakoekin baino. iOS 11 sartu denetik  sistemak berez onartzen du hori egiteko aukera inongo aplikazioren beharrik gabe. Hori egin ahal izateko hona jo behar dugu: Ezarpenak>Kontrol-zentroa>Kontrolak pertsonalizatu eta hor pantaila grabatzeko aukera gehitu.

Aipatutakoa egin ondoren pantaila-bideoak egiteko aukera azalduko zaigu kontrol-zentroan. Bertan sakatzerakoan hiru segundoko atzerako kontaketa abiatuko da eta pantaila-bideoa egiteari ekingo dio. Soinua gehitu nahi badiogu, grabaketako ikonoa sakatuta mantendu beharko dugu mikrofonoa aktibatzeko aukera agertzen den arte.

Egindako pantaila-bideoak iPhonaren argazki biltegian gordeko dira.

 

Nola egin pantaila-bideoa Android-en

Apple-en produktuekin baino nekezagoa da Android-ekin pantaila-bideoak egitea. Momentuz, sistema eragileak ez du onartzen aukera hori; horregatik, beste batzuek eginiko aplikazioetara jo beharra dago, publizitatez beteriko aplikazioetara sarri.

Zorionez, KitKat sistema eragiletik egungoetara ez dago telefonoa rooteatu beharrik edota erabiltzailearentzat teknikoki zaila izan daitekeen ezer egin beharrik, nahikoa da honako aplikazioetako bat instalatzea:

 AZ Screen Recorder: Doakoa da eta HDn grabatzen du. Audioarekin grabatzea, bereizmena aldatzea eta FPSak aukeratzea (pantaila eguneratzeko frekuentzia) ahalbidetzen du. Ez dauka publizitaterik eta pantaila-bideoetan testua sartzeko aukera ematen du. Oso aplikazio erabilgarria eta erabilerraza da.

Ilos Screen: Erregistratzea beharrezkoa bada ere doako aplikazioa da. Grabazioaren kalitatearen inguruko zenbait parametro aldatzeko aukera ematen duen menu sinple bat dauka.

DU Recorder: Aurrekoen antzekoa da hau ere. Alboko menu bat dauka, bertatik gure nahiaren arabera bideoa gelditu edo eten daiteke. Soinua grabatzeko aukera ematen du eta baita HDan grabatzeko ere.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu