Gurekin parte hartu nahi?

Ostiral honetan Banden Lehia 2013ko fianala! Gonbidatuta zaudete!

Heldu da garaia. Ostiral gauean Bilborocken ospatuko dugun zuzeneko finalean jakin izango dugu zein izango den Banden Lehia 2013ko irabazlea. Nork joko du 2014ko udan BilbaoBBKLive jaialdian? Nork grabatuko du disko berri bat? Laster jakingo dugu!

Dakizuenez, lau dira talde finalistak: Zumaiako Iseka; Uribe Kostatik eotrriko den Ukan taldea;  Eskean Kristö arratiarrak eta Urgatz bermeotarrak.

Nora heldu dira finalera? Aurreko artikulu batean kontatu genizuen nola izan den.

Gaurkoan finaleko ekitaldiari buruz arituko gara.

Azaroaren 29an, ostiral honetan, ospatuko dugu Bilborocken, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Ekitaldiak bi aurkezle izango ditu: Amaia Artetxe eta Oihan Vega esatariak.

Lau taldeek zuzenean eta bata bestearen atzetik joko dute. Hogei minutuz arituko dira oholtzan eta epaimahaiko kideak bertan egongo dira, lau taldeak ikusi eta entzuten. Musikaz aparte, jarrera eta abar baloratuko dituzte ere bai.

Publikoa eta epaimahaikideen artean erabakiko da zein banda izango den irabazlea. Publikoak gustoko duen taldeari botoa emateko aukera izango du, talde bakoitzari esleituko zaion telefono zenbaki batetara dei galduak eginez.
Epaimahai profesionalak ere, noski, bere iritzia emango du eta erabakiaren %50a izango da hauen botoa: Baga-Bigako Ritxi Aizpuru; Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala; Gatibu taldeko Haimar Arejita; eta Andres Portero musika kazetaria.

Lau bandak jo ondoren eta botoak emateko epea irauten duen bitartean Vendetta taldearen kontzertua izango dugu. 23:30etan bozkatzeko epea bukatuko da eta gaueko hamabietarako jakin izango dugu zein den irabazlea!

Iazko irabazlea Herri Oihua taldea izan zen eta pasaden udan Bilbao BBKLive jaialdian jo zuten; uztailean ere, EZ diskoa aurkeztu genuen. Aurtengo irabazleak ere jaialdi honetan joko du datorren urtean eta diskoa ekoiztuko zaio.

 

Ekitaldia eta Vendetta taldearen kontzertua doan izango dira. Beraz, 20:00etatik aurrera hurbildu zaitezkete taldeak animatzen eta giroa ematen. Euskal musika eta euskararen aldeko gau zoragarria pasatuko dugu. Gonbidatuta zaudete!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

  • I love this one!! Definitely printing it and ptiutng where everyone can see and be reminded daily!!! Thank you so much! Love your blog and all your pictures! When I grow up I want to be just like you!! LOL!!!

Iruzkina idatzi nahi baduzu