Berrikuntza teknologikoak

Ordenagailuan erabiltzeko teklatu lasterbide ezezagun batzuk

teklatua

Ordenagailuan lan egiten dugunean askoz arinago aritzen gara teklatu lasterbideak erabiltzen ditugunean. Batzuk egunero erabiltzen ditugu eta azkartasuna irabazten laguntzen digute.

Hasteko, zer dira teklatu lasterbideak? Erabilera arineko tekla edo tekla ezberdinen konbinazioz sortutako ekintzak dira. Aplikazio berak sortuta edo erabiltzaileak doitutakoak.

Baina ba al zenekien milaka lasterbide daudela erabilgarri? Ohikoak ezagunak dira, kopiatu, itsatzi, aplikazioak zabaldu edo izteko…

Oraingoan beste batzuekin saiatuko gara. Hain ezagunak ez direnak, agian, baina guztiz erabilgarriak. Hemen Windows eta Mac sistemetarako nola egin adieraziko dugu. Gogoratu + ikurra jartzen dugunean, dagozkien teklak aldi berean sakatu behar direla adierazi nahi dugula.

teklatua

 

1. Ekipoa blokeatu egin zaizu? Betiko Ctrl + Alt + Supr horrek ez du funtzionatzen?

Lasai, frogatu beste honekin:

WINDOWS: Ctrl + Shift + Esc

MAC: Cmd  ⌘ + Option + May + Esc sakatuz, aplikazioa eten egingo da. Aukera honetan teklak luzaro sakatu, 3 segundu edo.

 

2. Mahaigainera azkartasunez heltzeko

WINDOWS : Windows + D

MAC: Fn + F11 (edo teklatuaren ereduaren arabera F11 soilik)

 

3. Nabigatzailearen leihoa azkartasunez izteko
WINDOWS: Windows + L
MAC: Cmd+Alt+Eject

 

4. Nabigatzailearen erlaitza nahi gabe itxi egin duzu eta zabaldu beharra duzu?
Berriro erlaitza zabaltzeko ez duzu zertan berriro webgunearen helbidea idatzi edo historialera jo behar. Honela zabal zenezake berriro:

WINDOWS: Ctrl + Shift + T

MAC: Cmd + Z (Safari) edo Cmd + Shift + T (Google Chrome)

 

5. Interneteko helbide bat berehala kopiatzeko
Nabigatzailean zabalik duzun leihoaren helbidea honela kopia dezakezu modu azkarrean:

WINDOWS: Alt + D

MAC: Cmd + L

 

6. Aplikazio ezberdinen artean nabigatzeko

Aplikazio ezberdinekin lan egiteko sagua erabiltzen baduzu oraindik, hemen baduzu beste aukera azkarrago bat. Edozein motatako aplikazioen artean nabigatu zenezake horrela:

WINDOWS: Alt + Tab

MAC: Cmd + Tab

 

7. Pantailaren zati baten irudia egiteko, baina ez pantaila osoarena

WINDOWS : Alt + Print Screen / SysRq

MAC: Kasu honetan Mac-ek aukera ezberdinak ematen ditu
Cmd + Shift + 3 (pantailaren irudiaren fitxategia sortzeko)
Cmd + Shift + Ctrl + 3 (pantailaren irudia arebelean kopiatzeko)
Cmd + Shift + 4 (pantailaren aukeratutako zatiaren irudia egiteko)
Cmd + Shift + Ctrl + 4 (pantailaren aukeratutako zatiaren irudia arbelan kopiatzeko)

Windows ordenagailu baten teklatua

 

Erabilgarriak iruditzen zaizkizu? Gehiago erabiltzen dituzu? Ausartu eta partekatu zeintzuk diren ezagutzen dituzun beste horiek!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu