Euskal egitasmoak

Oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzako edukiak argitaratu ditu Booktegik

Interneteko Booktegi plataformak hainbat eduki jarri ditu sarean oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzat, Eguzkilore izenburupean.

“Hamaika ipuin dira, audio, bideo eta liburu formatutan daude, eta oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzat prestatu ditugu”, iragarri du Booketgik.

Eguzkilore ataleko testuak Josu Zabaletak eta Fito Rodriguezek idatzi dituzte; Oihana Maritorenak irakurri ditu; eta ilustrazioak Irrimarra Ilustrazioek egindakoak dira.

Horrekin batera, Booktegik beste atal berri bat abiatu du, Loturak landuz ikastaroa, “kaligrafia hobetu nahi dutenentzat”.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu