Kaixo! Astero bezala blogean bisitei dagokien laburpen sarrera txikitxoa aurkezten dizuegu, oraindik ez bazarete hurbildu egiteko edo errepikatu daitekela gogoratuz!
Aste honetan erritmoarekin jarraitu dugu, ikasturtean murgildurik gaudela argi geratuz. Eskolak, ikastolak, bisitak… baita Euskaltegietako taldeak ere!
Aste honetan talde anitzak izan ditugu gure artean ederki pasatzen: Urkitza Eskola (Bakio), Salesianos Ikastetxea (Bilbo), Arangoitiko Eskola (Bilbo) eta gaur astearekin bukatzeko Gabriel Aresti AEK Euskaltegia (Bilbo).
Euskararen misterioak ezagutu nahi? Euskara eta IKTak lotzeko aukera ematen duten tailerretan parte hartu nahi? Hori eta gehiagorako, Euskararen Etxea!
Mila esker bisitari zein talde guztiei!

Salesianos Deusto

Arangoti Eskola

Gabriel Aresti AEK Euskaltegia

Urkitza Eskola