Blogintza Euskara ingurune digitalean

Oparitxoa! Blogariaren egutegia eskuragarri

Duela bi hilabete Blogetan! Euskal blogarien topaketa ospatu genuen. jardunaldi honekin Blogetan! blog izarren bila lehiaketari amaiera eman genion eta euskarazko blogarik onenak saritu genituen.

Jardunaldira etorri ziren lagunei harrera egiteko eta beraien presentzia eskertzeko, zerbait baliogarri ematearekin batera, oparitxo bat banatu genuen: tablet eta smartphonetan erabiltzeko eskularru kapazitibo batzuk eta blogariaren eskuliburua izenburu pean sortu genuen liburuxka.

Liburuxka honetan eduki ezberdinak jaso genituen:

  • Norberak arkatz kapazitibo bat sortzeko tutoriala
  • Blog baten idazteko gomendioen zerrenda.
  • Blogariaren egutegia: blogean idazteko ideiak, izango ditugun baliabideak eta epeak jasotzeko txantiloi guztiz praktikoa.

 

Berton egun horretan jardunaldian jaso zutenek atsegin handiz hartu zuten eta guztiz erabilgarria iruditu zitzaien. Eta jakin badakigu probetxu handia atera izan diotela.

Horregatik, Blogariaren egutegia eskuliburutik banandu egin dugu eta zuk etxean inprimatzeko eta erabiltzeko eskuragarri eskaintzen dizugu.

Zertarako balio izango zaizu blogariaren egutegi honek?

  • Blogean idazteko okurritzen zaizkizun gaiak apuntatzeko.
  • Zein egunetan idatzi eta argitaratuko duzun kontrolatzeko.
  • Artikulu bakoitzean zein baliabide erabiliko dituzun jasotzeko.
  • Zein sare sozialetan zabaltzen duzun artikulu bakoitza kudeatzeko.
Praktikoa bai, ezta?

Hemen sakatu Pdf fitxategi moduan deskargatzeko eta berehala erabiltzen hasi ahal izateko. Inprimatzerik besterik ez duzu behar!

Gozatu!!

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu