Berrikuntza teknologikoak

Ongi etorriak gure blog berrira!

Kaixo lagunak!

Gure blog berria aurkezten dizuegu.

Dakizuenez, gure lan esparrua euskara eta teknologia lotzea da. Horretan, buru belarri aritzen gara egitasmo berriak asmatzen, interneten nabigatzen, sare sozialetan eguneroko azken berriak aztertzen, aplikazio berriei jarraipena egiten … Eta, nola ez, guzti hau euskaldun eta euskararen ikuspegitik.

Badaude egunero sortzen diren gai asko blog honetan landu nahi ditugunak: gure egitasmoekin zerikusia dutenak, aplikazio berriak, aisirako, ikasteko, lanerako… tresna berriak, nobedadeak etab. Esparru berri honetan guzti hoiei buruz arituko gara eta beste gauza askori buruz ere bai!

Zuen proposamenak entzuteko ere atal hau eskeintzen dizuegu. Ba dago kexkatzen zaituen gairen bat? Aplikazio bati buruzko informazioa nahi duzue? Gure egitasmoren batetan sakontzerik nahi duzue? Bota proposamena eta saiatuko gara erantzuna ematen! Gurekin bat egiteko aukera luzatzen dizuegu!

Ongi etorriak!

umeak elkartasunean

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu