Gaur, Azaroak 24, ekintza ugari egin dira Euskararen Etxean eta jende askok bisitatu gaitu.
Besteak beste, Nuestra Señora del Pilar ikastetxeko 2. DBH-ko ikasleak etorri dira goiza ondo aprobetxatzeko asmoz. 50 bat lagun zirenez, bi talde egin ditugu eta guztiei bi ekintza desberdin burutzeko aukera eman diegu. Alde batetik, Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutu dute, eta beste alde batetik, Komiki Digitalaren
Tailerra egin dute.
Hona hemen talde honen argazkia: