Gurekin parte hartu nahi?

Nortasun digitala eraikitzen etekin profesionala ateratzeko

Nortasun digitalari buruzko hitzaldia Euskararen Etxean

Zer da marka pertsonala? Marka pertsonalaren oinarria norberaren berezitasun eta bestelakotasunak aurkitu, landu eta azpimarratzea da eta hauek zabaltzea.

Izatez, guztiok daukagu gure marka pertsonala, besteengandik desberdintzen gaituena; agian, familian edo lagun artean ezagunak gara zerbaitetan nabarmentzen garelako, ezta? Pentsatu ondo: sukaldari ona izatea, eskulanetan nabarmentzea, musika tresna bat jotzen dugula… Eta lan arloan ere, agian lantaldean beti suertatzen zaizkigu mota batetako lanak egitea, horretan zehatzak eta bereziak garelako, gaitasun berezia dugulako.

Orain gutxira arte, oso zaila zen berezitasun edo gaitasun hauek zabaldu eta esparru pribatu edo mugatutik kanpo nabarmentzea. Baina internetarekin, beste gauza askoren artean, hau aldatu egin da ere: egun, hamaika baliabide dago gure berezitasun eta gaitasun horiek erakusteko.

Aski famatuak dira pertsona pribatuen blog batzuek lortutako arrakasta, edo musikari berriak YouTuberi esker lortu izan dutela nabarmentzea, edo norbanako batek Twitterren bidez ekimen baten aldeko laguntza lor dezakeela…

Eta guzti hau zelan lagunduko gaitu lana bilatu eta aurkitzeko prozesu horretan? Egia al da marka pertsonala sendoa izateak lana bilatzen lagunduko nauela? Bai, egi borobila!

busqueda-online-trabajo1

Nondik hasi marka pertsonal hau eraikitzeko? Zelan egin? Zer da onlineko ospea eta nola landu behar da? Zelan atera etekina sare sozial eta gure sareko jarduerari arlo profesionalean? Sare sozialetan zabaltzen dudana kaltegarria izan daiteke nire ospe profesionalerako?

Honi eta beste galdera askori erantzuna emango diegu datorren martxoaren 4an, Euskararen Etxean ospatuko dugun hitzaldi-ikastaroan: Nola landu behar dut nire nortasun digitala arlo profesionalean etekina ateratzeko?

Ordu batez gai horren inguruan arituko gara eta zalantzak argitu eta irizpide batzuk finkatuko ditugu. Animatzen?

Emailea: Amaia Ocerin (Azkue Fundazioko teknikaria)

Izena emateko, hemen sakatu. Doakoa.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu