Astero bezala, astebururako prest daukagu blogean Euskararen Etxera etorri diren bisitarien erregistro txikia. Honetan, aipamen berezia egin behar zaie hurbildu diren Hizkuntza Eskoleko taldeei, azkenaldian animatzen hasi baitira Euskaltegi zein Hizkuntza Eskoleko taldeek hona hurbiltzen.
Bestetik, astero bertaratzen zaizkigu hainbat ikastola, eskola zein ikastetxe. Aste honetan bisitatu gaituztenok ere parte hartuko dute Tablet zoragarri batzuen zozketan, Komiki Digitalaren Tailerrean ibili direlako.
Horrela, aste honetan talde anitzak izan ditugu gurean: Hizkuntza Eskoleko bi talde, Zorrotza BHIko beste bi talde, Karrantza BHIko DBH 3-4 mailak, Elorrioko Lourdeseko Ama Eskolako taldea eta Intxixu Ikastolako LH. 4. Maila.
Eskerrik asko beti bezala!

Deustuko Hizkuntza Eskola

Deustuko Hizkuntza Eskola

Zorrotza BHI

Karrantza BHI

Elorrioko Lourdeseko Ama Eskola

Intxixu Ikastola