Nor gara?

Azkue Fundazioan berrikuntzaren bidetik jotzen dugu eta horretarako, teknologia berriak erabili, landu eta sustatzen ditugu. Benetako 2.0 jarrera da:  guztiz irekita ideiak eta egitasmoak jasotzeko eta partehartzea bultzatzeko. Lantzen ditugun egitasmo eta produktuak euskaldun guztien mesederako izango diren arren, batik bat gazteak ditugu jomugan.

 

Azkue Fundazioaren helburua “EUSKARA 21” ekimenean zehazten den 13. lehentasun ildoarekin bat dator. Hau da, euskararen  garapenerako IKT informazio eta komunikazioaren teknologiak baliatzea,  sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar da, hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. Helburu hauek lortzeko bidean Azkue Fundazioak ekimen bereziak bultzatuko ditu eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoa du zure laguntza eta partaidetza.