Berrikuntza teknologikoak

Nor eta nola sartzen da zure Twitterreko kontuan?

twitter

Twitterrek erabiltzaileon segurtasuna bermatzeko kontrol funtzio berri bat jarri du martxan. Honi esker, erabiltzaileok plataforman zein datu partekatzen ditugun jakingo dugu. Eta honetaz gain, nor eta nola sartzen den gure profila ikustera eta zein datu eskuratzen dituen.

Twitterrek bere blogean iragarri du berrikuntza hau. Kontu guztietan berrikuntza eguneratzen dabil eta hemendik egun gutxitara guztiz zabalduta egongo da.

Kontuaren ezarpen atalean aukera berri bat moduan agertuko zaigu.

Nola heldu?

Kontuaren Ezarpenetan (menuan zure ikonoan sakatuz, goian eta eskumatara), aukera berri hori “Your Twitter Data” izenburuaren pean agertzen da.

TwitterEzarpenakYourTwitterData

 

Panela horretan zure kontuari buruzko informazioa jasoko duzu: noiz zabaldu zen kontua, zein gailuetan dagoen instalatuta eta azkenaldian izan diren sarreren zerrenda.

Twitterren kontuarekin lotu izan diren beste aplikazioen zerrenda dago baita ere eta bakoitzaren IP helbidea.

Segurtasuna eta babesa

Datu hauek noizean behin aztertzea gomendagarria da. Zure kontua nor, nola eta zeren bidez sartzen den ikertzeko aukera izango duzu.

Sarrera susmagarri bat nabarmentzekotan, sartzeko pasahitza berehala aldatu beharko zenuke.

Bestalde, azkenaldian beste aplikazio ugarik egin bezala, bi pausuetako baieztapenaren bidezko saioaren hasiera konfiguratzea komeni da ere.

Bi pausuetako baieztapenaren bidezko saioaren hasiera honen bidez, pasahitza sartzeaz gain, zure telefonora bidalitako kode bat eskatuko dizu aplikazioak saioa hasi nahi izango duzun bakoitzean. Astuna, gehienetan, baina ziurra beti.

Badakizu, has zaitez zure kontuaren kudeaketa egokia egiten eta oinarrizko arautxo batzuk zainduz, sor daitezkeen arazo ugari ekidituko dituzu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu