Euskara ingurune digitalean

Non daude gure mendizaleak? Irudiak Nepaletik

Alex Txikon, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayok aurrera jarraitzen dute “Bizkaia gaillurretan Bilbotik Lhotsera euskaraz” mendi espedizioarekin. 

Nepalen daude, jada Everest-eko kanpamenduan. Egun hauetan altuerara egokitzen ari dira eta bide batez inguruko herrixkak eta jendea ezagutzen.

Astero beraien jardueren berri izaten dugu eta bideo polit batzuk bidali dizkigute.
Lehenengo hau Namche Bazaar-etik.
Namche Bazaar (नाम्चे बजार) Nepaleko Khumbu herrialdean dagoen hiria da.3.440 metrotako altuerara dago eta egokia “Bizkaia gaillurretan Bilbotik Lhotsera euskaraz” espedizioko lagunek egokitzapena egin ahal izateko.

Normalean mendikate hauetara etortzen diren mendizaleek hiri honetan ematen dituzte egun batzuk. Altuerara egokitzeko eta erosketak egiteko, ekipamendua biltzeko…
Alex eta Juanrak irudi batzuk hartzeko aprobetxatu egin dute eta bideo honetan monastegi baten eta bertako umeekin ikus ditzakegu.

Alex Txikon Thiambocheko monastegiaren atean

Alex Txikon Thiambocheko monastegiaren atean

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu