Googleko Gmail posta zerbitzuko ia 5 milioi kontuen segurtasuna urratuta izan da, atzokoan iragarritakoaren arabera. Bitcoin BTCsec.com webguneko errusiako foroan kontu askoren datuak eta pasahitzak agertu ziren.
Datu base hori, datu guztiekin, deskargarako prest agertu zen. Esaten dutenaren arabera, zerrenda luze horretako %60ak behintzat kontu zuzenak dira eta, beraz, hauetara sartzea posible da. Kontuak Britania Handia, Espainia eta Errusiakoak dira gehien bat.
Googlen esanetan, gehienak ahaztutako helbide elektronikoak lirateke edo egun segurtasun pasahitza aldatuta dituztenak. Eta argi utzi nahi du ere kontu hauen datuak pishing teknikaren bidez lortu izan direla eta inola ez Googlek berak jasandako hackeo bati esker.
Nire kontua segurua da edo arriskuan dago?
Googlek adierazi duenez, zure Gmaileko kontuaren ezarpenetan bi pausuen bidezko autentifikazioa baldin badaukazu arriskurik ez legoke. Ez badaukazu aukera hau doituta, egizu. Hemen daukazu informazio osoa.
Eta hala ere zalantzan bazaude, badaude zerbitzu batzuk kontuaren segurtasuna aztertzen dutenak eta zure kontua zerrenda horretan dagoen berriskusten dute.
Hemen horietako bat eskaintzen dizugu. Hemen sakatu eta sartu zure kontuaren helbidea.