Berrikuntza teknologikoak

Nola izango da internet hemendik 10 urtetara?

internet

Pasa den martxoaren 12an interneteko 25. urteurrena ospatu izan da. Hau dela eta, Pew Research ikerketa zentroak etorkizunean izango dugun interneteri buruzko ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu.

Eta, nolakoa izango da internet 25 urte barru? Laburki adierazita, nonahikoa, doakoa eta eragin sozial izugarrikoa izango da.

Ikerlarien ustez, eta gure garaiko beste baliabideren batekin konparazioa egitekotan, elektrizitatea bezala izango da, nonahi egongo da. Eta gure gizartean aldaketa ugari sortuko ditu.

Txosten horren arabera hauek izango dira 2025.urtean izango dugun internetaren ezaugarri nagusiak:

  • Sentsore adimentsuak, kamarak eta softwarea nagusi izango dira eta etengabeko datuen bilketa egingo da, gure eguneroko edozein jarduerari buruzko datuak gordeko direla. Gauzen interneta bezala ezagutzen dena nagusi izango da.
  • Errealitate areagotuak errealitatearen antzemateko prozesuan hobekuntzak ekarriko dizkigu, teknologiaren erabilpena dela eta: teknologia eramangarria, jantzita eta baita txertatuta eramango bai dugu.
  • Adimen artifizialeko baliabideak etengabe hobetuko dira eta gai izango gara edozein unetan eta lekutan informazio sareren batetara konektatzeko.
  • Negozio ereduak, gaur egun ulertzen ditugun neurrian, erabat aldatuko dira.
  • Arlo fisikoa eta soziala etengabe etiketatuta izango da eta datu guztien biltegia eta ikerketa eta azterketa analitikoak egingo dira, hauetatik ahalik eta etekinik sakonenak atera ahal izateko.
Txosten horrek aldaketa guzti horien bi aldeak erakusten ditu baita ere. Aldaketa sakonak izanda, baiezko eta ezezko eraginak izango dira.
Baikor eta itxaropentsuak direnen artean, internet bizitzako esparru guztietan erabilgarria izango dela eta osasun arloan, adibidez, aurrerapen teknologikoek gizakion bizitza kalitatearen hobekuntzan eragina izango dutela. Eta sozio-politika arloan ere lurralde mugak gaindituko dira eta hezkuntza arloan ere ondasunak izango dira.
Baina eragin kaltegarriak ere ekarriko ditu: baliabideak erabiltzeko aukera eta hauek ez dituztenen arteko aldea handiagoa izango da eta bigarrenek kalteak sufrituko dituzte. Bestalde, gehiegikerien handitzea emango da baita ere (pornografia, erasoak…), eta oso larria izango den beste bat, pribatutasun eta intimitatearen desagerpena.

Pew Research Center Internet Projecten txotena eskuratzeko sakatu hemen: Digital Life in 2025

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu