Euskara ingurune digitalean

Nola ikusten dugu telebista Twitterreko erabiltzaileok?

Telebista ikusteko modua aldatu dela argi dago. Eta asko hitz egiten da ikus-entzuleok ditugun ohitura berriei buruz, telebista ikusi eta aldi berean sare sozialetan jarduteari: asko dira, gero eta gehiago, ikusten ari direna sare sozialetan partekatzen duten erabiltzaileek; saioetan gertatzen dena sarritan Twitterren aldi berean edo ondoren tendentzia bilakatzen da; saioetan ere partekatzeko traola proposatzen da; eta abar.

Baina, Twitterreko erabiltzaileek zelan ikusten dute telebista?

twitter-TV

18 eta 49 urteen arteko telebista ikus-entzule talde baten artean inkesta bat burutu da. Guztira 941 parte hartzaile izan ditu inkestak: horietako 475k Twitter erabiltzen dute; beste 466ak, ez.

Inkesta horren emaitzak hartuta eta Ipsosek egindako eta Visuallyn partekatutako infografia honetan datu esanguratsuak ikus genitzake.

Grafikoan bi ikuspegi konparatzen dira: Twitter erabiltzen duten ikus-entzuleen ohiturak batetik eta Twitter erabiltzaileak ez direnenak, bestetik. Eta zein ondorio ateratzen ditu?

tv-twitter

Ondorio esanguratsuak

Twitterren profilik ez daukaten ikus-entzuleak dira, orokorrean, telebista gutxiago kontsumitzen dutenak.

Adibidez, kable bidezko telebista kontratatzeko grina txikiagoa da hauen artean.

Twitter erabiltzen duten ikus-entzuleek telebista gehiago kontsumitzen dute:

  • Netflix eta horrelako atariak erabiltzen dituzte kopuru handiagoan (%57 eta %39a, batetik bestera)
  • Ohiko telebista zuzenean ere gehiago kontsumitzen dute: Twitterreko erabiltzaileen %69ak aitortzen du astean behin behintzat ikusten duela telebista; Twitter erabiltzen ez dutenen %59ak dauka ohitura berdina.

Social TV izena eman zaio azkenaldian nabarmena den joera honi: sare sozialak erabiltzea, modu kolektibo eta komunitarioan, telebistan eskaintzen diren saioak komentatzeko. Gehienetan, saio bakoitzak edo bertan ematen diren gertaerek traola jakin bat izaten dute, ikusleek hori jarraitu eta erantzun, komentatu… dezakete eta saioan interakzioa sortzen da horri esker, eduki berriak sortuz.

Inoiz ez zaizu gertatu telebista piztea, Twitter aldamenean zabaltzea eta askoz interesgarria suertatzea sarean erabiltzaileek komentatzen dutena saioa bera baino?

TwitterEtaTb

 

Orain arte ez da inoiz hain argi ikusi Twitterreko erabiltzailea izateak telebista ikusteko joera handiagoa ere izateko arrazoi bilakatzen dela.

Hau da infografia datu guztiekin:

Twitter_visually

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu