Aholku teknologikoak

Nola hobetu SEO posizionamendua “h1” etiketen bidez

HTMLko etiketak dira h1-ak, web gune edo orrialde baten izenburua zein den adierazten dutenak. Alde horretatik, izenburua zehazteko sei HTML etiketa daude; h1-etik (garrantzitsuena) h6-ra (garrantzi txikiena duena). Etiketa horiek formatu desberdinak dituzte, tamaina handienetik txikienera bitartekoak, garrantziaren arabera, eta hierarkia-sistema batekin funtzionatzen dute. Sistema horrek egitura bat sortzea ahalbidetzen du edukiaren edo web orriaren barruan.

h1 etiketak beti izan dira SEO posizionamendu-faktorea Googlen; beraz, komenigarria da jakitea nola sortu modu egokian, orrialdearen ikuspena hobetzeko. Erabiltzaileak eskura duen lehen ikusizko edukia da, baina baita garrantzitsuena ere. Elementu hori garrantzitsua da bai SEO teknikoarentzat, bai erabiltzailearen esperientzian oinarritutako SEOarentzat, azken aldian garrantzi oso handia hartzen ari baita.

Marketineko esaera zaharra kontuan hartzea komeni da: «Erabiltzaileen %100ek titular bat irakurtzen dute, baina %20k bakarrik irakurtzen ditu gainerako edukiak». Hala ere, h1 on bat sortuz, gainerako edukia irakurtzen duten erabiltzaileen kopurua handitu daiteke, eta horrek, orrialdearen web posizioa hobetzeaz gain, trafiko organikoa ere hobetzen du.

“h1” etiketak hobetzeko aholkuak:

Bakarra: Googlek h1-ak erabiltzen ditu orri berri batean dagoela jakiteko; orri batek h1 bat baino gehiago badu, bilaketa-motorra nahas lezake, eta, aldi berean, SEOa murriztuko dio lehen tituluari.

Deskribatzailea: h1 batek web-orriaren gai nagusia deskribatu behar du. Gehienetan izenburu baten funtzioa izango du (blogarena, albistearena, zerbitzuena edo produktuarena, etab.). Haren funtzio nagusia da irakurleari ulertaraztea zer aurki dezakeen orrialdean; hortaz, h1-ek web orriko gako-hitz nagusiak eduki behar dituzte, bilaketetarako behar bezala koka dadin.

Luzera: etiketa horiek 20 eta 70 karaktere bitarteko luzera izan behar dute. Googleko SERPean osorik agertzea gomendatzen da, etenik gabe, ulermena zaildu baitezakete.

Adierazgarria: nabarmendu eta arreta erakartzen duen testua izan behar du. Horretarako, emojiak, galdera edo harridura ikurrak erabil daitezke, baita erabiltzaileen arreta pizten dituzten ikusizko elementuak ere. Baina ikusgarria izateaz gain, erabiltzailearen bilaketa-asmoari ere erantzun behar dio; beraz, beharrezkoa da erabiltzaileek beren bilaketetan erabiltzen dituzten hitzak eta terminologia erabiltzea.

h1

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu