Maiatzean, Internet Eguna ospatzeko, lehiaketatxo bat antolatu genuen Instagramen. Eta zuk nola erabiltzen duzu euskara? lema pean.
Lehiaketa horretan parte hartzaileek Instagrameko argazki edo bideoen bidez euskara nola erabiltzen duten adierazi behar zuten. Guztien artean, “Atsegin dut” gehien lortuko zuenak irabaziko zuen.
Lehiaketa epea bukatuta, badugu irabazlea! Onieka, Instagrameko @1K erabiltzaikea, izan da. Zorionak!!
Eta hau da argazki irabazlea. Egilearen esanetan, egunero argazki batekin egun ona opatzen die jarraitzaileei. Honek 109 “Atsegin dut” jaso ditu.
Oniekak tablet bat eskuratuko du sari moduan. Euskararen Etxera datorrenean argazkia zabalduko dugu!