Berrikuntza teknologikoak

Nola erabili daiteke YouTube zure marka pertsonala indartzeko?

marka pertsonala

Marka pertsonal bat sortzeko denbora asko behar izaten da. Duela gutxira arte aditu talde bat behar izaten zen irudi publiko bat sortzeko, baina sare sozialek goitik behera aldatu dute dena eta gaur egun edozeinek egin ditzake publiko bere irudi eta iritziak.

YouTube da marka pertsonala sortzeko aukera ematen duen baliabideetako bat. Kontuan izanda gaur egun duen indarra, oso erraminta interesgarria izan daiteke marka pertsonalerako. Izan ere, 10 erabiltzaileetako 6k nahiago dute YouTubeko bideoak ikustea zuzeneko telebista baino. Beraz, argi dago kontsumo ohiturak aldatu egin direla eta horri zukua atera beharrean gaude.

Zer da marka pertsonala?

Marka pertsonal edo Personal Brandingarekin gabiltza gora eta behera, baina zer da zehazki? Audientziak hautematen zaituen modua da; nola ikusten zaituzten eta nola ikusten zaren, azken finean. Hori dela eta, berebiziko garrantzia du Personal Brandinga sortzen jakiteak, jendeak jasotzen duen irudia zuk nahi bezalakoa izan dadin.

Gezurra badirudi ere, YouTube oso lagungarria izan daiteke irudi hori sortzeko. Kanal baten bitartez, zure burua erakutsi, eskaini eta saltzeko aukera ematen baitu.

Nola erabili YouTube honetarako?

Beste sare sozial batzuetan kontu bat izanez gero, logikoena antzeko izaera eta edukiak mantentzea izango litzateke.

Behin kanala sortuta, zer egin daiteke jendea erakarri, entretenitu eta irudi ona izateko?

Sortu tutorialak

Oso ideia ona izan daiteke tutorialak egitea. Orokorrean jendeari asko gustatzen zaion formatu bat da, beraz, hortik jo daiteke zure irudia modu egoki batean proiektatzeko.

Tutorialen helburua gai bati buruz zerbait irakastea da. Hori dela eta, aditu bezala agertuko zara sarean eta jendeak erreferentziatzat har zaitzake.

Errespetatu bideoen maiztasuna

Hasiera batean, zure kanala ezagutarazten zabiltzanean, ez da beharrezkoa kontu hau beti errespetatzea. Jende askorengana iristea da helburua eta horretarako eduki asko sartu beharko dituzu.

Behin audientzia fidela lortuta, maiztasuna mantendu beharko zenuke, errutina bat. Horrela jarraitzaileak ez dira aspertuko eta gutxi gorabehera zure bideoa noiz izango duten jakin ahal izango dute.

marka pertsonala

Promozionatu zaitez

Web orrialde, blog edo sare sozialetako konturen bat izanez gero, erabili itzazu zure YouTubeko kanalaren promozioa egiteko. Hauetan argitaratutako informazio eta edukiak ere erabilgarriak izan daitezke bideoetarako.

Eduki esanguratsua argitaratu

Baliteke hau izatea gauzarik zailena, konpetentzia handia dagoela eta. Hala ere, beti dago egiteko zerbait, berritzailea eta interesgarria izango dena.

Ingurukoek zer egiten duten jakiteak zure produktua garatzen lagunduko dizu. Begiratu zer egiten duten gainontzekoek eta hartu erabakiak horren arabera. Saiatu bereizten eta gauza berriak eskaintzen, ongi egindako lana oinarritzat hartuz.

Marka pertsonala nola sortu jakinda, animatu zaitez zure irudia sarean finkatzera!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu