Aholku teknologikoak

Nola ekidin itzulpenak egiterakoan zoratzea?

Euskaldunak (gutxienez) elebidunak garen aldetik, arazo ugari izaten ditugu testuak idatzi eta nahi dugun hitza behar dugun hizkuntzan emateko. Zenbat aldiz jo duzu hiztegira “ezaugarri” hitza gaztelaniaz ez zitzaizulako ateratzen? Eta alderantziz, “afectar” euskaratu nahi zenuelako.

 

Bilatzen jarrita ere, askotan ez da erraza izaten emaitza bat lortzea. Hainbat hiztegi arakatu behar izaten dira, baina zergaitik ez batu zenbait baliabide gauzak errazte aldera?

Euskalbarrek konpondu ditzake arazo horiek, euskarazko hiztegietan bilaketak egitean inoiz baino errazagoa izanik. Hitzak itzultzen laguntzen du, bai euskaratik hainbat hizkuntzatara, zein hainbat hizkuntzatatik euskarara. Firefoxerako da eta tresna-barra bati esker instalatzen da.

Hona hemen zure nabigatzailean Euskalbar izateko jarraitu behar dituzun pausoak:

  1. Lehenik eta behin, joan zaitez Mozilla Firefoxera, bertan ezarriko baitugu tresna-barra.
  2. Behin nabigatzailea zabalduta, euskalbar jarriko dugu bilatzailean eta argazki honetan agertzen zaigun lehenengo aukeran sartuko gara; Euskalbar-Add-ons for Firefox-Firefox Add-ons-Mozillan, hain zuzen ere.
  3. Hor sartu ostean, ondoko pantaila hau agertuko zaigu:

 

eusklabar1

Hemen Agregar a Firefoxi sakatu beharko zaio, instalazioari ekinez.

Ondoren, zure web orrialde eta nabigatzailerako sarbidea eskatzen dizu. Leihotxo hori pantailaren goialdean azalduko zaizu eta hau ikustean, Add aukerari sakatuko diogu.

euskalbar2

Prest dago Euskalbar

Urrats erraz hauek egin ostean, Euskalbar prest egongo da zure hizkuntza zalantzak argitzeko. Pantailaren ezkerraldean aurkituko duzu, goialdean.

Oso erabilterraza da. Nahikoa da Euskalbarren ikurrari sakatu eta bilaketa egiten hastea.

euskalbar3

Zuk aukeratu ditzakezu hizkuntzak eta baita zein hiztegitan bilatu nahi duzun ere. Arazorik gabe ibiliko zarelakoan gaude, beraz, has zaitez kuxkuxeatu eta bilaketak modu erraz batean egiten!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu