Aholku teknologikoak

Nola ekidin daiteke zure kontuak hackeatzea?

hacker

Hainbeste aukera eskaintzen dizkigu internetek non oso zaila den bizitza digital ordenatua eta arriskurik gabea izatea. Hala ere, teknologiak aurrera egiten duen heinean, erabiltzaileen segurtasunak ere hala egiten du, zibernautek gora egiten duten bezalaxe egiten baitute gora zibergaizkileek.

Sarritan, kontuak hackeatzearena jende famatu, ezagun eta aberatsei bakarrik gertatzen zaiela uste da, baina ez da beti horrela izaten. Izan ere, robot eta softwarek ez dute bereizketarik egiten eta segurtasun gutxiena duenaren bila joaten dira.

Askotariko plataformatan ematen dugu izena, kontu ugari sortu eta informazioa publiko eginez. Hori dela kontuz ibili behar gara, gure datuetara hel ez daitezen.

Hau ekiditeko, hona hemen kontuan izan behar diren zenbait gauza:

Pasahitz seguruak

Pasahitza ezartzerako orduan garrantzitsuak izan daitezkeen zenbait kontu daude:

  • Saiatu hitz bakarreko pasahitzak ez erabiltzen. Adibidez, “liburua” ez litzateke aukera ona izango, erraz desifratzekoa baita.
  • Letra larri eta xeheak erabili.
  • Zenbaki eta karaktere bereziak erabili.
  • Luzerari dagokionez, gutxienez 12 karaktere dituzten pasahitzak gomendatzen dira.
  • Erraz gogoratzeko moduko esaldiak dira egokienak.
  • Ez partekatu pasahitzak inorrekin.
  • Ez errepikatu pasahitzak plataforma ezbedinetan: korreokoa eta Twitterrekoa adibidez, desberdinak izatea komeni da.

pasahitza

Antibirusa

Horrelako arazoak ekiditeko, berebiziko garrantzia du antibirus on bat edukitzeak. Oso barneratuta daukagu ordenagailuek hauen beharra dutela, baina mugikorrean ere antibirusa izatea komenigarria da. Izan ere, sare sozialetan argitaratzen diren edukien zati handi bat smartphonetatik jasotzen dugu. Hori dela eta, hackerrek errazago daukate gure kontuetara heltzea.

Babestu informazio pertsonala

Gaur egun ia ezinezkoa da guri buruzko informazio gutxi izatea sarean. Guk uste baino gauza gehiago daude eskuragarri, nahiz eta askotan ez garen konturatzen. Hori dela eta, oso garrantzitsua da argitalpenak ahalik eta modu seguruenean egitea, (ia) ezinezkoa izango baita gure aztarna digitala ezabatzea.

Kontuz wifi libreekin

Oso entzuna da zabalik aurkitzen ditugun wifiak erabiltzea oso arriskutsua dela, jakinez gero oso erraz lortu ahal baitaitezke sare horretara konektatuta daudenen datuak. Beraz, horrelako wifi batera batu aurretik, kontuan izan zer nolako ondorioak izan ditzaken.

Zer egin dezaket norbaitek nire kontua hackeatu duela susmatzen badut?

Lehenik eta behin segurua den leku batetik pasahitza aldatzea komeniko litzateke. Hala ere, aldizka pasahitza aldatzen joatea da gomendagarriena. Hala, norbait zure kontuan sartu ahal izan bada, atea ixten diozu.

Bestalde, segurtasuna bermatzen duten baliabideak eguneratuta eta martxan dauden begiratu beharko litzateke, berriz erabiltzen hasterakoan, seguru eta behar bezala egon dadin dena.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu