Aholku teknologikoak

Nola deskargatu daitezke Instagrameko istorioak?

instagram

Instagrameko istorioak indar handia hartu dute azken hilabeteetan, aplikazioaren motorretako bat bilakatuz.

 

Askok eta askok gauzak kontatzeko erabiltzen dute sare sozialak eskaintzen duen aukera hau, baina 24 ordutan desagertu egiten direnez, gehiagotan ikusteko gogoarekin gelditzen gara batzuetan.

Bestelako argitalpenak deskargatzeko aukera dagoen moduan, istorio hauek ere jaitsi daitezke, bai Android eta baita iOSetan ere.

Nola deskargatu?

Androiden kasuan horretarako diseinatutako aplikazio bat dago. Story Saver for Instagram da eta doan deskargatu daiteke Google Playtik. Behin deskargatuta, Instagrameko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu beharko da bertara.

Aplikazioan sartu ostean, istorioak martxan dituzten erabiltzaileak agertuko zaizkigu. Zerrenda horretatik, interesatzen zaiguna aukeratuko dugu. Horretarako bere izenean klikatuko dugu eta ondoren deskargatu nahi dugun istorioa hautatu beharko da.

iPhonen kasuan, prozesua beste bat izango da. Lehenik eta behin nabigatzailetik Tutuapp aplikazioen dendara sartu beharko ginateke. Hau deskargatu eta Ezarpenak > Orokorra > Gailuen kudeaketa < Beijing Nation Sky Network Technologies-ez fidatu. Honekin bere baldintzak onartuko ditugu.

Aplikaziotik irten eta berriz sartzean, bilatzailean “Instagram ++” bilaketa egin beharko da, aplikazio hau deskargatuz. Kasu honetan ere, norberaren Instagrameko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartuko gara.

Bukatzeko interesatzen zaigun erabiltzailearen izenean sartuko gara, deskargatu nahi dugun istoriora jo eta pantailaren behealdean agertzen den geziari sakatu beharko zaio. Aplikazioak non eta zein tamainatan deskargatu nahi dugun galdetuko digu.

Pauso hauek jarraituz gero, nahi duzun istorioa izango duzu eskuragarri zure mugikorrean, behin eta berriz ikusteko aukerarekin.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu