Euskararen Etxea

Nola belztu behar zuria Euskararen Etxean

nola-belztu-behar-zuria

Joxan Artzeren poemak oinarri dituen Nola belztu behar zuria kontzertu-errezitaldia eskaini ziguten Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboak, Euskararen Etxean, pasa den azaroaren 26an.
Euskararen Etxekoa izan da Bizkaian egin duten lehena. Ekimena Euskararen Etxean burutzen ditugun kultur ekintzen barruan antolatu genuen, Nontzeberriren laguntzarekin.

bide_8

bide_3

Joxean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarritzen da Nola belztu behar zuria izeneko errezitaldia. Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek egituratzen dute ikuskizuna. Guztira zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatu zituzten kide horiek guztiek.
Duela gutxi, Elkar argitaletxeak DVD formatuan plazaratu du ikuskizuna.

Euren hitzetan, “liburuek jorratzen dituzten gaietan erreparatu dugu: maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria, olerkaria zuria belzteko tenorean… Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartu ditugu aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa. Nola belztu behar zuria, funtsean, Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da”.

Hemen uzten dizuegu Nontzeberriko lagunek ekitaldiari buruz grabatu duten bideoa. Ekimena ulertzeko aproposa, antzezleen eskutik zuzenean:

Gogoratu hilean zehar ekintza ezberdinak burutzen ditugula Euskararen Etxean. Jarraitu gure agenda!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu