Euskararen Etxea

Neurrira egindako ekintzak Euskararen Etxean!

ASASAM Laudio

Kaixo! Astero bezala hemen doa azken egun berotsu hauetan zehar bisitatu gaituzten taldeei buruzko informazio laburra.

Honetan, Laudiotik bertaratu zaigu asteleheneko lehen orduko bisita gidatua egiteko ASASAM taldea. Buru gaixotasuna duten pertsonek, horien senideek, buru osasunaren arloko profesionalek, boluntarioek eta bazkide talde batek osatzen dugu ASASAM elkartea. Eritasun mentala duten pertsonek, bai banako eta bai kolektibo bezala, garatzeko aukerak izan ditzaten esparru osasungarria eraikitzeko ilusioa daukate lema bezala eta Euskararen Etxera hurbiltzeko aukera ezin izan dute galdu Nerbioi Garaietik.

Bukatzeko, gaur izan dugu eskola bateko bisita: Aurreiturre BHI, Gernikatik. DBH 2. mailako bi talde hurbildu eta ekintza ezberdinetan hartu dute parte. Komiki Digitalaren Lehiaketan sartzeko azkenengo aukerak aprobetzatu eta Euskararen Interpretazio Zentroa ikusi dute gure gidari eta hezitzaileen laguntzaz.

Oraindik ez duzuela ekintza hauetan parte hartu? Zuen zain gaitzazu!

 

Barrutialde BHI

Barrutialde BHI

ASASAM Laudio

ASASAM Laudio

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu