Berrikuntza teknologikoak

Netflix, udari hasiera emateko prest

17198940389_49df87ee42_c

Udarekin batera, emankizun berriekin datorkigu Netflix. Ekaina indartsu dator zine eta telesail-zaleontzat. Hementxe dakarzkizugu estreinaldietako batzuen datak, adi, adi!

Telesailak

  • Flacked: Netflix-en telesailik kaxkarrena bezala katalogatzen denari, bigarren aukera bat eman dio konpainiak eta ekainaren 2tik aurrera ikusteko aukera izanen dugu.
  • Shadoyhunters: The Mortal Instruments: fikziozko eta fantasiazko telesailaren bigarren denboraldia ekainaren 6an hasiko da.
  • Designated Survivor: ekainaren 7an thrillerraren estreinaldia iritsiko da gure etxeko pantailetara.
  • My Only Love Song: drama korearra ekainaren 9an hasiko da emititzen.
  • You, me, her: polimaitasuna oinarri duen telesailaren bigarren denboraldia hasiko da ekainaren 15ean.
  • The Ranch: Ashton Kutcher protagonista duen telesailaren hirugarren zatia ekainaren 16an iritsiko da.
  • Glow: Los Angelesen 80. hamarkadan emakumeen borroka librearen inguruko komedia ekainaren 23an estreinatuko da.
  • Gypsy: Naomi Watts-ek hartuko du protagonista den psikologoaren papera. Bere bezeroen familia-kideekin dituen harreman arriskutsuak lantzen dituen telesaila ekainaren 30ean iritsiko da.
Egilea: Nathan Reading

Egilea: Nathan Reading

Pelikulak

  • Monsters University: ekainaren 1ean Monstruos S.A-ren azkeneko lana ikusteko aukera edukiko dute etxeko txikienek (eta ez horren txikiek).
  • Catfight: Eskola lagun izandako eta, egun, 40 urte duten bi emakumeren bizitza norabide ezberdinak kontatzen ditu. Festa batean egiten dute topo ikasle garaitik hitz egiten ez zuten bi “lagun” hauek. Ekainaren 1ean ikusgai.
  • Lucid Dream: Ekainaren 2an estreinatuko da aita batek bahituriko semea bilatzeko egiten dituenak erakusten dizkigun filmea.
  • Sicario: Narkotrafikoaren aurka borrokatzeko FBIko agente den Kate Maceri eman diote ardura. Ekainaren 11an ikusgai.
  • The Hunger Games: Sinsajo, bigarren zatia. Ekainaren 23an.
  • Okja: Mija protagonistak Okja deituriko pertsonaia arraro batekin egiten du topo. Multinazional handiek honen berri dutenean, euren bila hasiko dira. Ekainaren 28an.

Dokumentalak

  • Gringo: The dangerous life of John McAfee: Antivirusaren sortzailearen bizitzaren ibilbide bat eskainiko digu ekainaren 1ean estreinatuko den dokumentalak.
  • Saving Banksy: Ekainaren 2an artistaren irudiaren inguruko dokumentala.
  • “Contragolpe”: Boxeoaren inguruko dokumentala ekainaren 6ean estreinatuko da.
  • Una cierta verdad: Bartzelonako buruko gaitzen ospitale batean grabatu zen. Bost pertsonek euren ulertzeko gaitasunak eta errealitatea hautemateko modua aldatzen joan dela nabaritu dute. Ekainaren 14an ikusgai.
  • What the health: Haragi gehiegi jateak ekar ditzakeen osasun arazoak lantzen dituen dokumentala ekainaren 16an iritsiko da Netflixera.
  • Nobody Speak: Trials of the free press: Hulk Hogan-en kasua oinarri hartuta, aberastasunak adierazpen askatasuna zapaldu dezakeela azaltzen duen dokumentala dugu honakoa. Ekainaren 23an iritsiko da etxeetara.

 

Argazki nagusia: Helge Thomas-ek egina.

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu