Berrikuntza teknologikoak

Netflix, indarberrituta martxoan

“Pelikula, manta eta krispetak; iganderako plan ezinhobea”. Bada, martxotik aurrera Netflixek emankizunen zerrenda ugaritu egingo du. Zortedun daude pelikula eta telesail zaleak!

 

Hilabetero bezala, kateak produzitutako edukia izango da protagonista. Hala ere, bestelako produkzioek ere tokitxoa izanen du oraingoan. Konpainiak estreinatuko dituen pelikula eta telesail esanguratsuenen zerrenda ekarri dizugu:

Telesailak

  • Greenleaf: martxoaren 3an drama-telesailaren lehenbiziko denboraldia estreinatuko da. Oprah Winfrey eta Lionsgate Television-ek ekoiztua.
  • Iron Fist: martxoaren 17an estreinatuko da. Danny Rand (Finn Jones) aberatsa New Yorkera bueltatuko da urte luzez bere iragana ezagutzeko desagertuta ibili ostean. Hiriko krimen-maisua bueltan da.
  • Samurai Gourmet: martxoaren 17an Japonian landutako komediaren lehen denboraldia hasiko da.
  • Ingobernable: drama polizial mexikarraren lehenbiziko denboraldia martxoaren 24an hasiko da.
  • Thirteen Reasons Why: Telesailaren lehenbiziko denboraldia martxoaren 31an iritsiko da. Clay Jensenek (Dylan Minnette), eskolatik itzultzean, bere izena daraman kaxa bat aurkituko du. Klasekide batek bere buruaz beste egitearen hamahiru arrazoiak azaltzen dizkio.
  • House of Cards: martxoaren 5ean hain ezaguna eta saritua izan den telesailaren laugarren denboraldia hasiko da.
  • Love: martxoaren 10ean komedia erromantikoaren bigarren denboraldia hasiko da
  • Grace and Frankie: hirugarren denboraldia martxoaren 24ean izanen da ikusgai.

netflix

Pelikulak

  • Burning Sands: martxoaren 10ean (zinema independentea: drama)
  • Deidra Laney Rob a Train: martxoaren 17an (tragikomedia independentea)
  • Pandora: martxoaren 17an (hondamendi natural eta nuklearrak izpide)
  • Jupiter Ascending: martxoaren 17an (akzioa)
  • The Most Hated Woman in America: martxoaren 24an (polizia-drama)
  • The Discovery: martxoaren 31an (zientzia fikzioa)
  • Escape Plan: martxoaren 31an (akzioa)
  • Pompeya: martxoaren 31an (akzioa)
  • The Hunger Games II: martxoaren 31an (distopikoa)
  • Divergente: martxoaren 31an (distopikoa)

 

Argazkia:  brizzle born and bred Foter.com -en bidez/ CC BY-ND

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu