Ikasturtea bukatu eta oraindik ez duzu planik edo ez da oporretarako garaia heldu? Denbora-pasa atseginen bila zabiltza? Ziur eskutan mugikorra duzula. Jolasteko aplikazioen bila bazabiltza, jakizu euskaraz badaudela hainbat, mota askotarikoak eta helburu ezberdinetarako sortuak. Hemen zerrendatzen ditugu 30 baino gehiago. Ederto pasa!
Rolak hartzeko jokoak
iOS eta Androiderako
1. Nire Baserri Maitea [Android / iOS] Farmville eta horrelako jokoak atsegin izan badituzu, hau antzekoa da, baina baserri batetara ekarrita. Euskal baserri bat kudeatzeko aukera izango duzu. Produktu ezberdinak landu eta gero azokan saldu behar dituzu. Produktu bakoitzak minijoko bat dauka, minijokoaren emaitzaren arabera produktu kantitate handiagoa edo txikiagoa lortuko duzu.
Androiderako
2. Gizaki
Mamuek zure herriaren oroitzapenak ezabatu dituzte. Zeure helburua, lauburu magikoak berreskuratzea izango da. Hauekin euskal kulturaren sinbolo eta historiak ezagutzera emateko.
Beste batzuen kontra lehiatzeko
iOS eta Androiderako
3. Euskal Futbol Kopa [Android / iOS]
Aplikazio honek futbola eta Euskal kultura bateratzen ditu. Zenbat eta gehiago jakin orduan eta partiduak irabazteko aukera gehiago edukiko dituzu.
Txirrindularitza zalea bazara, ezin galdu!
Erruleta erabili eta tokatzen zaizkizuen frogak burutu itzazue irabazteko.
Mimika, asmakizunak, hitz debekatua edo margozteko frogak izango dira arratsalde euritsu batean laguntzaile paregabeak.
6. Euskal Quiz! [iOS / Android]
Euskal herri eta hirien konkista jokua. Herri bakoitzeko kultura, gastronomia, kirola edota historia galderak erantzun, zure lagunak gonbidatu, eta Lehendakari birtuala bihurtu zaitez!
Androiderako
7. Auskalo lite eta Auskalo
AUSKALO jokoa galdera-erantzun jokoa da. Talde jokoa da, bost arlotan banatuta.
8. Nairobitarra
Nairobitarra autobusak hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko.
9. Tribual
Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditugu; bi okerrak dira noski. Galdera mota desberdinak daude. Adibidez: definizioak, mikroipuina osatu, matematikak…
Galde-sorta bakoitza, bi jokalari desberdinek ikusiko dute, eta hortaz, beti, batak edo besteak irabaziko du. Galdu eta irabaztearekin, zure puntuazioak gora edo behera egingo du sailkapenean.
Zure jakintza maila frogatzeko eta buruari eragiteko
iOS eta Androiderako
Jorrokak aplikazioarekin aukeratzen duzun modalitatearen arabera, proposatzen zaizkizun erronkei heldu ahal izanen diezu. Denetariko erronkak aurkituko dituzu jolas honetan: argazki jakin bat atera, galdera bat erantzun, jardunaldi batera joatea, sukaldatzea etab.
11. Burulantzen [iOS / Android]
Jolas ezazu aplikazio honetara, eta jolasten duzun bitartean zure adimena landuko duzu.
Aplikazioak bi atal nagusi ditu: Irudiak lotu eta hitzak sortu.
TAK-TAK! Soinua, ilustrazioak eta kulturen arteko laguntasuna biltzen dituen jolasa da. Txalaparta eta Djembearen erritmoak jarraitu Noemi Bellotak egindako margolanekin gozatzeko.
13. AppaAthletic! [iOS / Android]
Athletic Clubi buruzko 200 galderek osatutako jokoa da. Athleticek bere historia luzean bezain loriatsuan izandako hainbat pasadizo, datu, errekor edo anekdota biltzen du bere baitan.
14. Zurrumurru [iOS / Android]
Euskarazko narrazio-sormena pizteko karta-jokoa da ZurruMurru. Euskal tradizioko pertsonaia eta leku ohikoenetako batzuen bidez, jolas egiteko sistema irekia proposatzen du, eta jokalariek euren elezaharrak eta ipuinak eratu ahal izango dituzte, modu sortzaile eta jostagarrian.
Androiderako
Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz.
Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea , jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko.
Jakina! zortzi gaien inguruko galderaz osatuta dago: Euskara eta literatura; kirola eta aisialdia; zientzia eta teknologia; geografia eta historia; kultura eta artea; zinema eta ikuskizunak; gizartea eta ohiturak; eta musika eta dantza.
16. Altxorraren bila
Tribial eta antzar-jokoaren batuketa honetan erabiltzaileek geografia, historia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko dituzte azkenengo laukitxora heltzeko asmoarekin.
17. Ikusbera
Bistaratzen zaigunari erreparatuz, deskubrimenduak eginez, pareak osatuz, bat eta beste alderatuz, logika erabiliz nahiz bestela, bizitzak agertzen dizkigun gaietan murgilduko gara, jolasteak berez dakarrena sustatzeko: ernatzea, adimena bizkortzea, baliabideak eta trukuak ikastea, trebatzea, eta finean, handitzea…
18. KulturGazte!
Bi jokoz dago osatua, bata antzerkiari buruzkoa eta bestea musikari buruzkoa. Oso mekanika erraza dute: 20 galderez osaturiko lau maila daude eta maila batetik bestera pasatzeko aukera dago, lortu diren puntuen arabera. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, eta hauek jokoan aurrera egiten laguntzen dute.
19. Euroku
Galdera-erantzun jokoa da Euroku, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren ingurukoa. Galderek zerikusia dute programazioko ekitaldiekin, Europan izandako gertakariekin, kulturarekin, hizkuntzekin,…
Ahorkado joku klasikoa baina kasu honetan euskerazko bertsioan 1000 hitz baino gehiago eta 24 gaiz osaturik dagoela.
21. Galdeketaun
Galdera-erantzunen jokoa.
Euskara maila hobetzeko eta modu dibertigarrian ikasteko
iOS eta Androiderako
22. Euskalkitegia! [iOS / Android]
Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia. Euskararen ahots eta kolore guztiak entzun eta ezagutzeko aukera emango dizuna.
Joko erraza, publiko zabalarentzat pentsatua (euskaltzale, ikasle, irakasle, gazte eta nagusi…). “Euskal Herriko Ahotsak” proiektuko bideoak oinarri hartuta, Euskalkitegia jolasean, bideoetako lekukoak zer herritakoak diren asmatzea izango da gakoa.
23. Hitzmix Bortz [iOS / Android]
Euskara hutseko jokoa da; ezkutuko letrak zein diren asmatuz, euskarazko hitza osatu behar da.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta azkarrago osa daiteke hitza. Aurkitu hitz ezkutua!
24. Hitzmix Gurutzatuak [iOS / Android]
Euskara hutseko jokoa da; emandako letrak baliatuta eta jokoaren arauak betez, euskarazko hitzak osatu behar dira.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta puntuazio handiagoa lor daiteke.
25. Hitzmix Hitz-pasa [iOS / Android]
Euskara hutseko jokoa da; definizioak euskaraz dira, eta lortu behar den hitza ere euskarazkoa da.
Euskara-maila nahiko aurreratua behar da. Aproposa da EGA-maila lortu nahi duenarentzat edo norberaren euskara-maila neurtu nahi duenarentzat.
26. Hitzmix Letren saltsa [iOS / Android]
Euskara hutseko jokoa da; emandako letrak baliatuta, euskarazko hitzak osatu behar dira.
Euskara-maila ertaina behar da; baina zenbat eta altuagoa den hizkuntza-maila, orduan eta hitz gehiago eta luzeagoak lor daitezke.
27. Hitzmix Zifren saltsa [iOS / Android]
Hurbildu ahalik eta gehien zenbaki zehatzera!
Esleitutako 6 zenbakiekin eragiketak egin (batuketa, kenketa, biderketa edo zatiketa) emandako kopurura ahalik eta gehien hurbiltzeko.
Angry Words (Apalabrados)! [iOS / Android]
Aditz laguntzaileak lantzeko. Adibide eta ariketekin.
29. Hitzekin jolastuz [iOS / Android]
Osa itzazu hitzak emandako letrez eta irabaz itzazu puntuak. Jolastu bakarka edo lagunen kontra.
Androiderako
30. Herrizki
Busturialdean bizi bazara eta bertako euskara egiten baduzu, aplikazio honek proban jarriko zaitu. Sinonimoak, esaera zaharrak, baserrien izenak … Zenbat dakizu horiei buruz?
31. Amildegitza
Anima zaitez gure bideojolas berria frogatzen!
Mugi ezazu bola, gorantza eta beherantza, eskuinera eta ezkerrera, mapan agertzen diren letrak ikutzen erakusten dizugun hitza bukatzeko eta hurrengo mapara pasatzeko.
31 atera zaizkigu zerrenda honetan baino askoz gehiago dago. Deskargatu eta hasi jolasten! Uda honetan ez zara aspertuko…