Berrikuntza teknologikoak

Nabigazio pribatua, zertarako?

Interneteko nabigatze pribatua gure jardueraren eta ekintzen berri ematen ez duena da. Nabigatzailean pribatutasunerako funtzio hau aktibatu eta ez diozu nabigatzaileari informaziorik helaraziko, bisitatutako webgune, pasahitz, datuei buruz…
Zenbait kasutan oso erabilgarria suertatuko zaigu funtzio hau.Ikus dezagun zeinetan.

pribatua

Interneteko nabigazio pribatuaz ezagutzen dena pribatutasun funtzio bat da. Modu pribatu edo ezkutukoa bezala agertzen da nabigatzaile eta gailuetan.

Has gaitezen azaltzen zertan datzan.

Nabigazio pribatuaren ezaugarriak

Ezaugarririk nabarmena, web nabigatzaileek informaziorik ez dutela gordeko da, hau da, ikusten ari garen webgune edo webguneei buruzko informazioa ez da bilduko.

Beraz, nabigatzailearekin daturik partekatzen ez duen denbora baterako sesioa sortzen du. Zer da gordetzen ez duen informazio guzti hori? bisitatutako webguneak, zenbat denboratan, historiala, katxeak, pasahitzak, inprimakietan sartutako datuak, cookieak. Sesioa bukatzean, sortutako aldi baterako fitxategiak ezabatu egiten ditu.

Gauza bat argi izan behar dugu, hala ere: nabigatzeko modu anonimo hau %100ean pribatua dela bermatzen duen ziurtasunik ez dago. Zenbaitetan jakin izan da pribatutasun hau hautsi egin dela, bitartekari eta osagai teknikoak eraginda: plugin batzuk sesioa bukatzerakoan ezabatzen ez diren cookieak gorde izan dituztela; Googlen supercookieak deritzonak ezkutuko moduan ere arakatzen zutela komentatu zen hedabide adituetan oraintsu baita ere… Beraz, adibide eta gertaerak badaude.

data

Zelan aktibatzen da ezkutuko modua

Nabigatzaile ezberdinetan aktibatu daiteke eta funtzionamendua berdintsua da guztietan.Berehala eta zuzenean gaitu/ez gaitu daitekeen aukera da.

Hemen bakoitzak ematen duen azalpena:

pribatutasuna-interneten

Nabigatze pribatuaren erabilpenak

Nabigatze pribatuaren helburu nagusia erabiltzailearen pribatutasun eta segurtasuna zaintzea da. Hala ere, gogoratu beharra dago ez dela gauza berdina nabigazio modu hau eta nabigazio anonimoa, TOR eta horrelako tresnen bidez egiten dena.

Ohiko erabilpenak hauek izaten dira:

1. Eragiketa ekonomiko eta diru bidalketak.

2. Kreditu txartelen bidez egindako onlineko erosketak eta horretarako erabiltzen diren beste zerbitzuak, PayPal modukoak.

3. Helduentzako edukiak kontsumitzen direnean: pornoa ikusten dugunean adierazteko modu finagoa 😉
Kasu hau da izkutuko nabigatzea erabiltzen den ohikoetakoa, baliabide bereziak eskaintzen duelako: informazio eta aztarnarik ez uzteaz gain, adingabekoek eduki horietara heltzea ekiditzen da; beste egoera batzuetan ere gure irudia garbitzeko erabil daiteke baita ere, horrelako edukiak kontsumitu ditugula beste inork jakiterik nahi ez dugunean, adibidez.

nabigazio-pribatua

Baina hauetaz gain, badaude beste batzuk.

4. Aldi berean kontu ezberdinak erabiliz webgune batean nabigatu

Webgune gehienek ez dute baimentzen kontu bat baino gehiagorekin ibiltzea aldi berean. Horrek suposatzen du saio bat bukatu eta beste erabiltzaile batekin hasi behar dugula berriro. Aldaketa hau ekiditzeko erabil daiteke nabigatze pribatua: saioa hasita mantendu zenezake erabiltzaile batekin eta nabigatze pribatuta aukeratuta beste orri berri bat zabaldu bigarren kontuarekin saioa hasiz.

5. Beste hirugarren lagun baten ekipoa erabiltzeko

Lagun, senitarteko edo leku publiko batetako ordenagailua erabili behar izango baduzu, nabigatze pribatuari esker burututako ekintzen aztarnarik ez da geratuko; horretaz gain, jabearen saio ezberdinen hasiera eta zerbitzuetara sartzeko modu az da aldatuko, bere kontutik ez du ateratzerik behar izango.

Kontuz, hala ere, fidagarriak ez diren ekipoetan ibiltzeko orduan. Malware eta antzeko software maltzurrek zure kontuen datuak eta pasahitzak lapurtu ditzakete. Leku publikoetan dauden ekipoak erabiltzen ditugunean arreta berezia jarri behar dugu.

6. Bilatzailean emaitza “garbiak” lortzeko

Google eta beste bilatzaile batzuek zure bilaketen emaitzak agertzeko, zure nabigazioan oinarritutako lortutako datu ugari eta zure bilaketen historiala erabiltzen dituzte. Horrela bilaketen emaitza pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu.

Normalean oso informazio erabilgarria da zuretzako, emaitzak zure interesetara doituta daudelako, baina noizbait bilaketaren emaitza orokorrak jasotzea nahi izango zenuke, bilatzaileak eskaintzen dituenak eta beste erabiltzaileek jasotzen dituztenak.

Beraz, nabigatze izkutuko moduan bilatuta, Googlek edozein erabiltzaileari eskainitako emaitzak emango dizkizu.

nabigatzailea-izkutuan

7. Salmenta elektronikoak

Ba al zenekien internet bidez, salmenta elektronikoko plataformetan, produkturen bati buruzko informazioa bilatzen duzunean, ondoren salmenta gune horrek beste webgune batzuetatik ere zure atzetik ibiliko dela eta etengabe produktuen informazioarekin kutsatuko zaituela? Inoiz gertatu zaizu?

Hau gertatzea nahi ez baduzu, nabigazio pribatuaren bidez bilatu. Zure ekintzak ez dira webgune horretako saioetara gehituko.

8. Irakurri edo sartzeko mugak

Webgune batzuetan irakurtzeko mugak ezartzen dira, doako eduki kopuru mugatu eta zehatz batetara, egun, aste edo hilean eduki horiek doan ikusi ahal izateko baimenduz, baina muga hori gaindituta, ordainketa edo harpidetza egitera behartuz; hau egunkari eta aldizkarietan ematen da, adibidez.

Normalean, sarbideko kontrola cookien bidez egiten da eta, beraz, nabigatze pribatua erabiliz, muga hori gainditzea posible izango da.

Man wearing hockey mask and glasses

Beraz, esan genezake nabigatze pribatua oso funtzio erabilgarria dela zenbait erabilpenetarako. Kontutan izan, hala ere, ez dela nabigazio anonimoa; eta beste hirugarren batzuek zure nabigazio jardueraren berri izango dutela: interneteko zerbitzua ematen dizun hornitzaileak, zure enpresak (laneko sare baten barruan bazabiltza), ikusten dituzun webguneek…

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu