Gaur, Urriak 13, Mungiako Institutuko Batxilergoko 1. Mailako ikasleak Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzera etorri dira.
50 bat ikasle etorri dira, beraz, taldea bitan banatu eta gure bisitak dituen jarduera biak aldi berean egin ahal izan ditugu, 10:00etatik 12:00ak arte.
Batzuek, lehenik eta behin, erakusketa ikusi dute Euskara eta euskaldunoi buruzko informazioa jasoz eta geroago Komiki Digitalaren Tailerra egin dute. Bestalde, tailerra lehenengo egin dutenek, erakusketa ikusten amaitu dute.
Amaitu bezain laster argazkia atera dugu guztiok elkarrekin: