Euskara ingurune digitalean

Munduko hiriei buruzko lehiaketa handia martxan da!

2018ko udan munduko hiriei arreta jarriko diote, euwikipedian. Artikulu zerrenda itxi bat dago eta helburua hiri horiek lantzea izango da. Puntuak automatikoki emango ditu UKBot tresnak, irizpideak jarraituta. Lehiaketa abuztuaren 31n amaituko da.

 

Hirien zerrenda Wikipedia guztien eduki beharreko artikuluen zerrenda hedatutik atera da. Artikulu hauek hedatzea garrantzitsua da, Euskarazko Wikipedia Wikipedien kalitate zerrendan aurrera egiteko. Letra lodiz agertzen diren hiriak, gainera funtsezko 1.000 artikuluen zerrendan agertzen dira, eta puntu berdinak ematen badituzte ere, horiek hedatzea oraindik garrantzitsuagoa da. Lehen aldiz, Txikipediako artikuluak ere egin daitezke. Gogoan izan Txikipedian 8-12 urteko haurrentzat idazten dela!

Hasi aurretik artikuluen batezbesteko luzera 8.971 bytekoa zen. 210 artikulu tamaina horretatik behera zeuden.

Irizpideak:

Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/07/Artikuluakartikulutik lotuta

Puntuak:

  • 10 puntu orrialde berri bat sortzeagatik (birzuzenketak kenduta)
  • 0,005 puntu gehitutako byte bakoitzagatik
  • 0,02 puntu gehitutako hitz bakoitzagatik
  • 100 bonus puntu 1.000 hitz gehitzen bazaizkio orrialde bati
  • 2,5 puntu erreferentzia berri bat gehitzeagatik eta 1 puntu jada existitzen den erreferentzia bat berrerabiltzeagatik
  • 5 puntu gehitutako irudi bakoitzagatik (15 norberak igotakoak badira), baina ez da emango 30 puntu baino gehiago orrialde bakoitzean

Sariak:

1. saria: National Geographic. Munduari bira 125 urtetan, XXL edizioa. ISBN 978-3-8365-5034-5. A3 tamainako 1.404 orrialdeko sari berezia.

2. saria: Atlas Maior– Peter Van der Krogt . ISBN 978-3-8365-3803-9 eta Cities of the World– Stephan Füssel eta Rem Koolhaas . ISBN 978-3-8365-6902-6

3. saria: The Grand Tour – Harry Seidler . ISBN 978-3-8365-4460-3 eta 20th Century Travel – Jim Heimann eta Allison Silver . ISBN 978-3-8365-5396-4

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu