Sare sozialak

#Mundiala , euskararen aldeko kanpaina Twitterren

Mundiala kanpaina

Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Egun guztiak izan beharko lirateke euskararen egunak, hori hasteko.

1949an Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna  ezarri zuen. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Helburua, euskararen unibertsaltasuna eta maila azpimarratzea da.

Urtero, egun honen inguruan hamaika ekitaldi eta kanpainak antolatzen dira. Gero eta gehiago gainera, sarean eta sare sozialen indarra aprobetxatuz.

Horietako bat da aurten Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen #Mundiala kanpaina, EITBren laguntzarekin. Twitter du ardatz eta euskararen erabilpena sarean bultzatzea du helburu. Eta munduko hainbat lekutan sakabanatuta dauden euskaldunak lotzea eta euskara mundu osoan zehar dagoela azpimarratzea.

Mundiala kanpaina

Datuen arabera, ia milioi bat euskaldun dago munduan zehar. #Mundiala kanpainak sarearen bidez konekta gaitezkeela erakusten du eta grafikoki adierazten du.

Zer egin behar da #Mundiala n parte hartzeko?

Munduan zehar, edozein tokitan dagoen beste euskaldun bati txio bat bota Mundiala webgunearen bidez, #Mundiala traola erabiliz, eta listo! Munduko mapan mezua eta ibilbidea agertuko da.

Egun, 542 txio bota dira, 133 erabiltzaileen bitartez eta 116 herrialde lotu dira. Zure eskutan dago kopuru hau askoz gehiago handitzeko eta euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzeko!!

Hau da kanpainaren bideoa:

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu