Aholku teknologikoak

Mugikorraren funtzionamendua azkartzeko hainbat trikimailu

mobile-1829389_1920

Mugikorra erosi berritan, abiadura bizian ibiltzen zaigu eta du inolako arazorik ematen funtzionamenduan. Egunak, hilabeteak, urteak aurrera egin ahala ordea, motelago dabilela ohartzen gara. Zergatik ote? Badira hainbat trikimailu arazoa saihesten laguntzen dutenak.

 

Mugikorraren errendimenduan arazorik izan ez dezazun eta erositako egunean bezala funtziona dezan, jarraian azalduko dizkizugun ezarpenak egitea nahikoa izango da.

Arazoa identifikatu

Lehenik eta behin, arazoa zerk eragiten dizun identifikatzea izango da garrantzitsuena. Izan daiteke instalatuta duzun aplikazio bat, izan daiteke memoria gehiegi bete dugula edo sistema operatiboa bera ere izan daiteke akatsa ematen diguna.

Hori jakiteko modurik errazena, Trepn Profiler aplikazioak eskaintzen du. Honekin, denbora errealean aplikazio bakoitzak erabiltzen dituen datuen zenbatekoa eta CPUren erabilera adierazten ditu. Honela, zein aplikaziok moteltzen duen mugikorraren funtzionamendua jakin ahal izango dugu.

Behin jakinda arazoa nondik datorren, hurrengo pausoarekin jarraitu dezakegu.

Espazioa hustu

Ba al dakizu zenbat argazki, bideo, audio… dituzun mugikorrean gordeta? Eta zenbat aplikazio dituzu zerbait puntuala egiteko jaitsi eta erabilzten ez dituzunak? Horiek guztiak ez dute batere laguntzen mugikorraren funtzionamenduan, beraz, hauxe da borratzen hasteko unea.

Barne-memorian zenbat espazio huts geratzen zaizun ikusteko, ezarpenetan sartu, memorian ondoren eta hor, beharrezko ez dituzun aplikazioak borratzea izango da egokiena. Beste aukera bat, katxe elementuak ezabatzea da.

Widgetak kontrolatu

Widgetak erabilgarriak izan daitezke eta estetikoki ere erakargarriak dira… eta segundo batzuk ere aurreztu ditzakegu erabilera ematen diogun ekintzetan. Baina okupatzen duten memoria kontuan hartzen badugu, agian ez dira uste bezain aproposak. Beraz, hasierako pantailan aldaketaren bat egiten dugunean, ondo etorriko zaigu errendimendua aldatu den edo ez begiratzea.

smartphone-1707069_1920

Beharrezko ez diren animazioak ezabatu

Dibertigarria da panel batetik bestera pasatzerakoan “liburuaren efektua” egiten duela ikustea, edo “tunelaren efektu” bidez aplikaziora sartzen dela ikustea. Ez gara jabetzen ordea, zenbat leku okupatzen duten horrelakoek. Zenbat eta animazio gutxiago, azkarrago ibiliko da mugikorra.

Erabiltzen ari ez zaren aplikazioak itxi

Bost minuturen bueltan zazpi bat aplikazio ezberdin irekitzea ohikoa da. Baina, ahaztu egiten zaigu ondoren itxi egin behar izaten direla. Ez dugu RAMaz abusatu behar. Ohitura hartzea izaten da, erabili ostean erabat ixtea.

Mugikorra itzaltzeaz ez ahaztu

Aitor dezagun: ez zaigu batere gustatzen mugikorra itzaltzea. Egun guztian zehar erabilera ematen diogunez, piztuta edukitzen dugu eta gauetan, kargatzen jartzen dugu, baina, itzali gabe. Funtzionamenduan eragin zuzena du horrek.

Itzaltzen dugunean, katxea garbitzeaz arduratzen da mugikorra besterik adierazi ezean, baita ohartu gabe egiten ari den zenbait aldaketa eten eta borratzea ere. Guri bezala, mugikorrari ere deskantsatzea komeni zaio; egunean minutu gutxi batzuk badira ere. 

Saltseatu

Orokorrean, smartphone gehienek errendimendua optimizatzeko sistemak ekartzen dituzte. Kontua da, bilatu egin behar direla. Ezarpenetan egon ohi dira batzuetan, baina, ez beti, mugikor guztiek ez bait dute sistema bera. Bilatu eta aurkitzea besterik ez zaizu falta, eta ondoren, behar bezala erabiltzea.

telephone-586268_1920

Guardar

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu