Denoi gustatzen zaigu gurea dena ondo zaintzea. Askotan, ordea, zaintzeko bide horretan akatsak egiten ditugu, mugikorrarekin esaterako. Baliteke ez konturatzea zein diren egiten ditugun akatsak. Ezagutu nahi?
Eguneko ordu gutzietan gainean edo alboan eramaten dugu mugikorra. Egunean zehar 150 bat aldiz begiratzen omen diogu, beharrezkotzat dugu gaur egun eta hainbeste erabiltzen dugun aparatua behar bezainbeste zaintzen al dugu? Ohartu ere egin gabe egiten ditugu mugikorraren hondatzea azkartzen duten zenbait akats, bai erabilpenean eta baita kontsumoan ere. Hona hemen saiestu beharreko akatsen zerrenda:
Mugikorra inoiz ez itzaltzea
Guk deskantsatzeko tartea hartzen dugun bezalaxe behar dute mugikorrek ere deskantsua. Adituek diote noizean behin itzaltzea gomendagarria dela bi arrazoi tarteko: bateriak denbora luzeagoan irauteko eta jarduera berrabiarazteko.
Antibirus programak gutxiestea
Mugikorrak ordenagailuen pareko aparatuak dir aeta berdin-berdin behar dute antibirusa. Mugikorra babesteko programa asko daude: avast, eset, avira edo bitdefender esaterako. Txarrena da, lekua okupatzen dutela eta funtzionamendua moteldu dezaketela, baina hala eta guztiz ere, beharrezkoak dira.
Kanpoaldea eta barnealdea ez garbitzea
Bakteriak mugikorrean pilatzen joaten dira, gehienbat ukimen-pantailan. Kontaktu gehiena edukitzen dugun eremua denez, gomendagarria da erregulartasunez garbitzea. Bestalde, mugikorrean erdi galduta geratzen diren artxiboak tarteka ezabatzea ere aholkatzen da, izan eskuz edo app baten bidez.
Beti poltsikoan eramatea
Bereziki atzeko aldeko poltsikuan mugikorra eramatea arriskutsua da. Ahaztu eta nunbait esertzen zarenean, makurtzean, komunera joatean edo erorketaren bat izaten duzunean pantaila apurtu daiteke. Hobe poltsikoan eraman behar baduzu, aurrekoetan eramatea.
Uretan sartzea nahiz eta urarekiko erresistentea izan
Mugikor bat urarekiko erresistentea dela esaten digutenean, ez du esan nahi uretan sartu dezakegunik, ezta dutxan argazkiak ateratzeko erabili dezakegunik ere. Beraz, gogoratu uretan edo urarekin zerbait egin behar duzunean, mugikorra albo batera uztea.
Pantaila ez bloketzea
Ohikoa da mugikorreko pantaila blokeatzen duten segurtasuna bermatzeko baliabiderik -pin edo patroi-ez erabiltzea. Horrela, edonor irits daiteke zure informaziorik pertsonalenetara. Segurtasun neurriak hartzea gomendagarria da, lapurreta kasuetan eta sarbidea oztopatzeko bada ere.
Argazkiak zehazki barne-memorian gordetzea
Barne-memoriak espazio mugatua du eta hala ere, joera handia dago argazkiak bertan gordetzeko. Hoberena, SD txartelean jasotzea edota aldian-aldian disko gogorrera eso hodei zerbitzura igotzea da eta ondoren, mugikorretik erabat borratzea.
[…] eta ikaskideekin honelako estekak partekatuko ditut: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/mugikorra-hondatzea-errazten-duten-zenbait-akats/ Euskaraz irakurtzea ez da hain zaila baina batzuek geure burua behartu behar dugu apurtxo bat […]