Sarritan telefono mugikorraren bateriak uste baino denbora gutxiago irauten du. Bapatean bateria kopurua izugarri jaisten da eta juxtu erabili beharra daukagu. Zer egin bateria azkarrago kargatzeko? Hemen bost trikimailu lana arintzeko eta kontutan izateko.
Bateriaren luzapena da, zalantzarik gabe, egun sakelako telefonoen garapenean erabiltzaileentzat beharrezkoa den berrikuntzarik garrantzitsuena. Telefonoak gero eta gehiago erabiltzen ditugu, potenteagoak dira, pantaila gero eta handiagoa da… eta, beraz, kargatzeko ere denbora gehiago behar izango du.
Zer egin? Hemen arinago kargatzeko bost gako:
Hegaldi moduan jarri gailua
Telefonoa piztuta dagoenean, etengabe dabil seinaleak emititu eta jasotzen. Bateria gutxi geratzen bazaizu eta unean ez baduzu kargatzeko aukerarik, telefonoan hegaldi modua aktibatu eta asko aurreztuko duzu.
Telefonoaren bateria kargatzaile ofiziala erabili
Txorakeria dirudi arren, marka bakoitzaren bateria kargatzaile ofiziala erosi eta erabiltzearen aholkua ez da harrokeri edo inozokeria. Ezta gutxiago ere.
Kargatzaileek potentzia bihurtzaile bat daukate eta honek entxufearen korrontea telefonoaren neurritara doitu eta bihurtu egiten du. Adibidez, iPhone baten kargatzaileak 5 vatio eta amperio bat du, baina merkeago bat erosiz gero, 0,7 amperiotakoa izango da eta, ondorioz, denbora gehiago behar izango du telefonoa kargatzeko.
Aldiz, tablet baten kargatzaileak smartphonena baino potentzia handiagoa izango du seguruenik. Horrela balitz, ez legoke arazorik hori erabiltzeko telefonoa kargatzeko.
Kargatzaile berria erosi behar izango duzunean, ez ahaztu eskaintzen dituen vatio eta anperio kopurua begiratzea.
Hari bako kargarik ez erabili
Hari bako karga oso erabilgarri eta erosoa da, ados. Baina kargatzeko denbora gehiago behar du. Arin kargatu behar duzunean, beraz, kablearen bidezko kargatzailea erabili.

Ez kargatu ordenagailutik

Kontuz ibili erabilitako kableekin!
Batzuetan, nahiz eta kargatzailea ona izan, telefonoaren bateria kargatzeko denbora asko behar du. Kasu horretan kablean dago gakoa, hauek ere ez direlako beti berdinak. Kable batzuk ez dute AWG estandarra betetzen eta barneko kobrezko hariak askoz finagoak izan daitezke.
Zure kablea zein motatakoa den jakiteko, arreta jarri kutxan: bertan 28 AWG, 24 AWG edo 20 AWG adierazten duten zifrak agertu behar dira. Zenbakia gero eta altuagoa denean, astiroago egingo du karga, kablearen lodiera meheagoa izango delako.
Bi zifra agertzen badira, 28/24 AWG edo 28/28 AWG, lehenengoak fitxategien bidalketarako zabalera adierazten du eta bigarrenak karga elektrikoa egiteko erabiltzen duen zabalera. Beraz, kasu honetan bigarren zifra hori txikiagoa izatea komeni zaigu: arinago kargatuko du 28/21 AWG adierazten duen kable batek, 28/28 AWG jartzen duena baino.
Eskertuko nuke testuak zuzen idatzita egotea. Gaia oso interesgarria da: baina akatsik gabe bada, askoz gehiago.
Kaixo Agurtzane,
eskerrik asko zure erantzunagatik. Barkatu, aitxakirik ez daukagu idazketan hutsik egiteko. Arreta handiagoa jarriko dugu akatsik ager ez dadin. Mila esker gomendio eta arretagatik.