Euskara ingurune digitalean

Gure mugikor edo tabletetan… euskarazko Appak ere!

Gaur egun ez gara etxetik irtetzen hiru gauza ez baditugu sakelean: etxeko giltzak, diru zorroa eta… sakelako telefonoa! Hala da, ezta? Gero eta jende gehiago biluzik eta noraezean sentitzen da telefono mugikorra ondoan ez badauka.

Egia esan gaur egun teknologiak eman dituen aurrera pausuei esker sakelako telefonoa ezinbesteko gailua bihurtu zaigu eguneroko bizitzarako. Smartphone direlakoak eta tabletak agertu zirenetik gauzak asko aldatu dira: gailu hauetarako aplikazioak sortu zirenetik gailu hauek gure bizitzako gadget-ik garrantitsuenetarikoa bihurtu dira eta iraultza paregabea gertatu da, bai merkatuan, bai gauzak egiteko moduan eta gure ohituretan ere: ez dugu berdin lan egiten, telebista ikusten, aisia beste modu batez ulertzen dugu…

Aplikazio horiei esker mila gauza egin ditzakegu: telefonoz hitz egiteaz gain, liburuak irakurri, pelikulak ikusi, idatzi edo marraztu, argazkiak atera, azken berrietara adi egon, lan egin, erosketak, gure gorputza zaindu… eta hamaika gehiago.
Behar batetarako aplikazio bat dagoela esan dezakegu. Eta behar moduan ulertzen ez direnetarako ere bai!

Mugikor eta tabletetarako aplikazioak

Aplikazio hauek sistema eragile guztietarako garatzen dira eta hizkuntza askotan ere.

Euskararen kasuan, zorionez gero eta gehiago garatzen ari dira euskaraz espreski sortutako aplikazioak edo euskaraz erabil daitezkeenak ere. Eta gero eta arlo gehiagotan: aisirako, jokoak, berriak, erreferentziakoak…

Baliabide hauekin lotutako bi berriekin gatoz oraingoan, guztiok apurka-apurka euskarazko app-ak ezagutu eta erabiltzeko lagungarri izango zaizkigunak.

Lehenengoa EuskalApp.netizeneko webgunearen sorrera da: egitasmo honen helburua euskarazko aplikazioak sustatu, garatu, zabaldu, saldu eta ezberdinen arteko sorkuntza bultzatzea da.

Horrela, euskarazko edukiak sortu eta euskaldunontzat erreferentziazko iturria bilakatu nahi dute. Sistema eragile ezberdinentzat sortutako App-ak agertzen dira EuskalApp.net-en, Android eta iOS nabarmenetaz gain, baita Windows Phone, Meego, BlackBerryrako ere.

Eta gainera, aplikazioak salduko ditu ere eta garatzaileentzako atala ere dago, hauek aplikazio berriak sortu ahal izateko.

EuskalApp webgunea

EuskalApp webgunea

Bigarren berria Azkue Fundazioaren webguneari dagokio. Euskaraz sortutako edo euskaraz erabilgarri dauden smartphone eta tabletetarako aplikazioak bildu eta gure webguneko atal bat osatu dugu.

Azkue Fundazioaren webgunea - mugikorretarako appen atala

Azkue Fundazioaren webgunea. Mugikor eta tabletetarako Appen atala.

Bilduma hau praktikoa eta erabilgarria izatea izan dugu lehen helburu moduan eta, horrela, bilatzaile baten bidez aurki daitezke aplikazioak. Baliabideak modu ezberdinetan bilatu daitezke: izenaren bidez, sistema eragilearen arabera edo kategoriaren arabera. Android eta iOS sistema eragilekoak jasotzen ditugu eta aplikazio bakoitzaren deskribapenarekin eta garatzailearen izenarekin osatzen dugu informazioa. Aplikazio bakoitza deskargatzeko esteka agertu dugu ere.

Azken finean helburua da zerbitzua eskaintzea eta erabiltzaileak euskaraz sortutako aplikazioak daudela oharataztea.

Beraz, badakizue, euskaraz baditugu aplikazio nahikotxo ere!

Zeintzuk dira zuek maizago erabiltzen dituzuenak?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu