Aholku teknologikoak

Mugikor berria erosterakoan egiten diren zenbait akats

Mugikor bat ez da egunero erosten den gauza. Batzuetan gutizia bat izan ohi da eta besteetan beharragatik erosten dugu. Erosterakoan, ordea, pausu egokiak ematen  ditugu? Hemen, mugikor berri bat erosterakoan egin ohi ditugun akatsetako batzuk.

sakelako telefonoa

Eskuartean lehenbailehen eduki nahi izaten dugu mugikor berria. Batzuetan erraz aukeratzen dugu, agian, marka konkretu bat gustuko dugulako, edota eskaintzaren bat interesgarria iruditu zaigulako. Baina, mugikor perfektuaren bila hasi eta ez dira beti erosketa zuzenak egiten.

Badira mugikor berria erosterakoan egin ohi diren 8 akats:

Gure operadoreak egiten dizkigun eskaintzekin itsutu

Ohikoa da dendara joan eta operadoreak eskaintzen digun lehenengo mugikorrarekin geratzea, ala bigarrenarekin. Edo batzuetan, iraunkortasun-kontratua amaitzear daukagunean, dei bat jasotzen dugu bezero onak izan garela eta telefono on bat eskaintzeko.

Horrelakoetan, ez eman baiezkoa lehenengoan, hauek nahi dutena, beraiekin beste pare bat urtez geratzea baita. Honekin ez dugu esan nahi operadorea iruzurkerietan dabilenik, agian, eginiko eskaintza egokia izan daiteke, baina, gomendagarria da lehenengoan baiezkoa ez ematea. Hoberena, beste dendetan mugikor berdinak ze preziotan dauden ikustea da eta konparatzea. Beste dendetan merkeago baldin badago, prezioa negoziatzea ere ez legoke gaizki.

telefono modelo desberdinak

Erosterakoan fitxa teknikoari soilik begiratu

Fitxa teknikoak oso garrantzitsuak dira erosterako orduan. Bertan topa ditzakegu mugikorraren ezugarri ezberdinak; besteak beste, zein tamaina duen, zenbateko memoria eta bereizmena duen edo kamerak izango dituen megapixel kopurua.

Zehaztasunak beti dira baliagarri, baina, kontua ez da horretan mugatzea. Mugikor batek beste batek baino kamera hobea izan dezake, baina, agian, kamera eskasagoa duenak memoria gehiago izango du. Ezin dugu esan mugikor bat bestea baino hobeagoa denik zenbakiak soilik hartzen baditugu kontutan. Gama altuko mugikor batek, gama ertaineko mugikor batek baino hobeto errendituko du nahiz eta fitxa teknikoan zenbakiek hori ez esan. Kontua da, gure beharretara hoberen egokitzen den mugikorra erosi behar genukeela.

24238615803_2f68446361

Gure beharrak kontuan hartuta, diru gehiago gastatu

Zenbat eta prezio altuagoa izan mugikorrak, orduan eta hobeagoa izango da honen diseinua eta kalitatea, baina, honek ez du esan nahi dirutza gastatu behar dugunik gure beharretara egokitzen den mugikor bat erosteko.

Ohikoa da ordea mugikorra erosterakoan, behar baino diru gehiago gastatzea. Baina, zertarako ordaindu gehiago erabilerarik emago ez badiogu? Hobe izango da zure beharretara egokitzen den mugikor bat erostea eta gastatu gabe geratu den diru horrekin entzungailu batzuk edota bestelako osagarri batzuk erostea.

gizona telefonoarekin

…edo diru gutxiago gastatu

Ez da komeni diru gehiegi alperrik gastatzea, baina, gutxiegi gastatzea ere ez da hain egokia. Zertarako behar dugun argi izan behar dugu hasieratik eta behar horiek asetzen dituen mugikor bat erostea izango da hoberena, gutxiago edo gehiago ordainduta. Gutxiegi gastatu beharrean, hobea izango da pixka bat gehiago ordaintzea, etorkizun batean probetxu gehiago atera nahi izanez gero ere.

telefonoa

Datei jaramonik ez egin

Mugikorra erosterakoan egiten dugun beste akats ohiko bat, data egokian ez eskuratzea izaten da. Lehenago edo beranduago prezioak jaitsi egiten dira eta itxaroteak merezi du. Baina, kontuan hartu behar da marka guztiek ez dituztela aldi berean jaisten. Adibidez, Samsung, LG eta Motorola markak konstateagoak dira beherapenetan, Sony, HTC edo Apple baino. Horrez gain, kontuan hartu behar da beherapen handienak, prezio altuak dituzten mugikorrei aplikatzen zaizkiela eta itxarotea ez dela aukera egokia izango bidezko prezioa duen mugikorra baldin bada.

egutegia

Uste duguna baino eskaintza eskasagoa

“Ez galdu gaurko eskaintza!”, “Mugi, agortu baino lehen!”, Inoizko preziorik baxuenak!”, “Aprobetxatu Black Friday!”… Seguru askotan irakurri dituzuela horrelako esaldiak. Tentagarri izan daitezke, baina, minutu batzuk gehiago hartu eta eskaintza behar bezala aztertzea hobe izango da, presaka erosi eta damutzea baino.

black-friday

Xehetasun txikienez ohartu

Aurrez aipatu dugu fitxa teknikoari begiratzea garrantzitsua dela, baina, horretaz aparte diseinuak ere pisu handia du mugikor bat erosteko garaian. Mugikorra eskuan hartu eta gustuko tamaina izatea garrantzitsua da, baita blokeorako eta soinuak erregulatzeko botoiak gustuko alderdian edo tokian egotea. Askotan, diseinuak asko mugatzen gaitu. Horretarako hoberena, erosi aurretik mugikorra eskuan hartu eta egokia iruditzen zaigun egiaztatzea izango da.

bi telefono desberdin

Iazko mugikorrez ahaztu

Punta-puntako mugikorrak eta ahal bada, atera berriak eskuratzea da kontsumitzaile gehienon nahia. Baina, kontuan izan behar da aurreko urtean edo urteetan ateratakoak ere gure beharrei berdin-berdin erantzun ahal dietela eta gainera, prezio erakargarriagoan aurkitu ahal izango ditugula.

 

Guardar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu