Teknologia egitasmoak

Moodle-ri buruzko ikastaro teknologikoa, azaroaren 6an

Moodle-ren azken bertsioa ezagutu eta praktikan aritzeko oinarrizko gaitasunak landuko ditugu ikastaroan. Moodle da ikaskuntza kudeatzeko sistema (LMS) edo plataforma telematikoen artean ezagunena eta erabilienetakoa.

Erabilera sinple batetik hasi eta konplexutasun maila altuak lortzeko aukera ematen du, mota askotariko formazioak online emateko diseinatutako tresna horrek. Hezkuntza-etapa guztietako zentroek erabiltzen dute eta hezkuntza formal eta ez formalerako erabilgarria da.

DATA ETA ORDUTEGIA:
Azaroak 6, asteazkena, goiz eta arratsalde:  10:00-14:00 // 15:30-19:30

LEKUA:
Euskararen Etxea: Agoitz plaza 1 (Bilbo)

IKASTARO-EMAILEA:
Talaios Kooperatibako kideak

IZEN-EMATEA:
Sakatu hemen. Izena emateko epea azaroaren 5ean amaituko da.

azaroak6_zuz_moodle_

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu