Aurreko bidalketa baten kontatu genizun bezala, aste honetan hasi ditugu berriro ikasturte honetako bisitak Euskararen Etxera.
Ikasturtean zehar ehundaka ikastetxe eta ikastola etortzen zaizkigu bisitan. Ikastetxe bakoitzak eguna aukeratzen du eta normalean zentro bakoitzeko talde ezberdinak datoz.
Aste honetan, lehenengo eguneko Lekeitioko ikastolaz gain, Eibarko Mogel Isasi BHIko bi talde etorri zaizkigu. Eta Getxotik Aixerrota institutuko DBHko 3. mailako bost talde ezberdin etorri dira ere.
Hemen argazkiak.